
Gobernua, estrategia eta kudeaketa, talentuaren aldeko apustuak eta finantzaketa-iturri alternatiboak dira zikloan landuko diren gaietako batzuk.
Guztira 15 jarduera izango dira 2023ko jardunaldien zikloa osatuko dutenak, CEBEKek, Cámarabilbaok eta Euskal Herriko Unibertsitateko Familia Enpresen Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, familia-enpresentzat. Jardueren egutegia otsailaren 7an hasi zen, UPV/EHUk antolatutako lehenengo hitzaldiarekin, eta 2023. urte osoan zehar luzatuko da ekimena bultzatzen duten hiru erakundeen egoitzetan.
Guztira zazpi jardunaldi, tailer bat eta zazpi hitzaldi izango dira jardueren egutegia osatzen dutenak. Hitzaldi guztiak UPV/EHUren Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu Aretoan izango dira. Tailerrak, bestalde, Bilboko Merkataritza Ganberaren eta CEBEKen egoitzetan antolatuko dira.
Familia Enpresari zuzendutako jarduera zikloa “Familia sendotuz, negozioa indartuz” lelopean antolatzen da aurten. Cámarabilbao, CEBEK eta UPV/EHUko Familia Enpresen Katedra jakitun dira Familia Enpresek ekonomian eta gure gizartean duten garrantziaz, eta enpresa horiei laguntzeko beharraz, lehiakortasuna eta iraunkortasuna areagotzen laguntzeko. Horregatik guztiagatik, funtsezkotzat jotzen dute Bizkaiko Familia Enpresen kolektibo osoarekiko konpromiso irmoari eustea.
Jarduera egutegia
“Familia sendotuz, negozioa indartuz” zikloaren barruan CEBEKek antolatzen dituen jardueren egutegi osoa kontsulta dezakezu, eta jarduera horietan erabat doan izena eman, hemen sartuz.