ENPRESA IBILBIDEA
2009. urteaz geroztik, CEBEKek estu-estu lan egiten du enpresekin, Lanbide Heziketako irakasleak Bizkaiko enpresen errealitatera hurbiltzeko. Horretarako, LHrekin konpromiso berezia daukaten konpainia erreferenteak ezagutzeko Bisitaldien Programa jarri zuen abian, eta 11.edizioa egingo da aurton.
Bisitaldia antolatzen denean, enpresako jardueraren faktore nabariren bat azaltzea da helburua. Guztietan, ibilbidea egiten da instalazioetan, irakasleek azken teknologiak, ekoizpen-prozesuak... zuzenean ezagutzeko aukera izan dezaten. Azken batean, enpresa-sarearen eta bere kudeaketa aurreratuaren gaur egungo ikuspegia eskaintzen zaie Lanbide Heziketako zentroei.
ENPRESA: METRO BILBAO S.A.
Metroak pertsonekin, aurrerakuntzarekin eta bizi-kalitatearekin hartutako konpromisoari erantzuten dio. Bizkaiko biztanleentzat diseinatutako azpiegitura da; guretzat diseinatutakoa, baina etorkizuneko belaunaldientzat ere bai. Ez dago konpromiso handiagorik gure ostean etorriko direnengan pentsatzea baino.
Metro Bilbao Bizkaiko bidaiariak garraiatzeko sistemaren ardatz egituratzaileetakoa da, eta kalitate handieneko zerbitzua eskaintzen du honako honexen bidez:
- Esleitutako baliabideen kudeaketa eraginkor, egoki eta gardena.
- Azken segurtasun-baliabide pertsonal eta teknologikoen ezarpena.
- Erantzukizun sozialarekin eta garapen jasangarriarekin hartutako konpromisoa
- Euren jardueraren garapenean inplikatuta eta gustura dauden pertsonak.
Azken batean, nazioartean metropoliko garraio publikoko enpresa erreferentea izateko lan egiten dute. Kalitateko zerbitzua, irudia eta prestigioa dira nagusi, honako honexetan oinarrituta: teknologia eta kudeaketa aurreratua, segurtasuna, Metro Bilbaoko bezeroen eta pertsonen gogobetetasuna eta gure ingurunearen aitortza, gizartean, ekonomian nahiz ingurumenean egiten dugun ekarpenagatik.
EGITARAUA
- Ongietorria eta Metro Bilbaoren aurkezpena
- Bideoa, zenbakiak, antolakuntza…
- Giza kapitaleko politika eta kudeaketa
- Artapena eta aukera-berdintasuna
- Artapen Sailean eskatutako profilak
- Emakumeen profilaren sustapena Artapen Sailean
- Sail Teknikoko lanpostuetako prestakuntza-premiak eta trebetasunak
- Prestakuntza arautuaren eta Metro Bilbaoko errealitatearen arteko desadostasunak
- Arizko tailerreko instalazioetarako bisitaldia
- Topaketaren ondorioak
NORENTZAT
Topaketa hau Lanbide Heziketako zentroetako zuzendarientzat da, batez ere.
Enpresetako Ibilbideak honako hauxe dauka helburu, hain zuzen ere:
- Gaur egungo errealitatearekin bat datozen balioen eta enpresa-ikuspegiaren berri ematea LHko zentroei.
- Lanbide Heziketa eta enpresa hurbiltzea, honako hauexen bidez: lankidetzarako proiektu bateratuak, zentroetako profesionalen eguneraketa teknologiako zein kudeaketako joera berrietan...
- Ikasleek ikasten dituzten espezialitateetako arduradunekin interesak partekatzeko aukera ematea enpresei.
|