ENPRESA IBILBIDEA
2009. urteaz geroztik, CEBEKek estu-estu lan egiten du enpresekin, Lanbide Heziketako irakasleak Bizkaiko enpresetako errealitatera hurbiltzeko. Horretarako, batez ere LHrekin konpromiso berezia duten konpainia erreferenteetarako bisitaldien programa jarri zuen abian, eta 8. edizioa egin da aurton.
Bisitaldi bakoitzean, enpresaren jarduerako faktore nabariren bat azaltzen da. Guztietan, gainera, bertako instalazioetatik egiten da ibilaldia, irakasleek azken teknologiak, ekoizpen-prozesuak… zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera izan dezaten. Azken batean, enpresen sarearen eta haien kudeaketa aurreratuaren gaur egungo ikuspegia eskaintzen zaie prestakuntza-zentroei.
ENPRESA: WALLAIR ENGINE COMPONENTS, S.L
WECek hegazkinetako motorretarako osagaiak diseinatu, garatu eta ekoitzi egiten ditu, eta, horretarako, sektoreko munduko eragile nagusiekin lan egiten du. Motorreko zenbait gunetarako osagaiak ekoizten dituzte, gune berorako nahiz gune hotzerako. Euren osagaiak hegazkin komertzialetako motor nagusietan txertatzen dira. Zenbait erabileratarako airea prozesatu eta egokitzen duten sistemetarako osagaiak garatzen dituzte, eta sektore horretako eragile nagusientzat lan egiten dute, hegazkinen nahiz helikopteroen arloan.
1990. urteaz geroztik propultsio aeroespazialerako aplikazioetarako ekoizpen-teknologietan metatutako esperientzia luzeari esker, eskaera zehatzetara egokitutako irtenbideak eskaintzen dizkiete bezeroei, aplikazio komertzialen merkatuari zein defentsaren merkatuari begira.
Puntakoenak diren baliabideetan inbertsio teknologikoak egiteko politika argia daukate, eta, euren jardueraren zati handi batean, teknologia berriak ikertu eta etorkizuneko errealitate bihurtzen dituzte.
Multzo mekanizatu eta soldatuetarako prozesu berezien portafolioa dute: erantzun-ziklo egokirako eta zerbitzuaren sendotasunerako integrazioa. Merkatuko OEM nagusiek eta Tier-1ek haien prozesu bereziak kualifikatu dituzte.
PROGRAMA
- WECen aurkezpena
- WECen ikuspegi teknologikoa
- Prozesu industrial nagusiak
- WECen pertsona-ikuspegia, jakintzak eta trebetasunak
- LHko profilen etorkizunari buruzko eztabaida
- Lantegirako bisitaldia
HARTZAILEAK
Lanbide Heziketako irakasleak, betiere, tokiko industria-enpresek gaur egun dituzten premiak eta lankidetza-aukerak zein diren jakin nahi badute.
Honako hauexek dira helburuak:
- LHko irakasleei enpresen gaur egungo errealitatearekin bat datozen balioen eta ikuspegiaren berri ematea.
- Lanbide Heziketa eta enpresak funtsezkoak diren "irakasleen" bidez hurbiltzea.
- Irakasleen eguneraketa profesionala sustatzea.
- Enpresei ikasleen prestakuntzaren helburu den sekotreko profesionalek ininteresak partekazteko aukera ematea.
|