nola harpideku kokapena harremanetarako web mapa  ohar legala  L.O.P.D.    
BAN EUSKADI (Business Angels Euskal Sarea)

BAN Euskadiren helburua honakoa da: ekintzaileak eta aukerako inbertitzaileak modu egituratuan eta metodologia zehatz batekin elkarrengana gerturatzearen alde egitea.

‘Business Angel’ ekintzaile edo kudeatzaile gisa esperientzia arrakastatsua duen inbertitzaile pribatua da, kudeaketan parte hartzeko, ezagutzak ekartzeko eta bere harreman sarean laguntzeko bokazioarekin

ADEGI, CEBEK eta SEA elkarteek ekimen hau sustatzen dute, eta SPRIren lankidetza jaso du. 

Eusko Jaurlaritzako 2006-2009. urtetako Enpresa Lehiakortasuneko eta Gizarte Berrikuntzako Planak barne hartzen du enpresak sortzearen alde egiteko, espiritu ekintzailea sustatzeko eta, era zehatzean, inbertitzaileen eta ekintzaileen arteko topaketak bultzatzeko konpromisoa, spin-off sortzearen eta laguntza eta finantzaziorako bide berriak sortzearen alde egiteko helburuarekin, batez ere, hasierako faseetarako: hazia eta irteera. Inbertitzaileak berrikuntza eta hazkuntzako proiekturantz hobeto bideratzeko identifikatutako baliabideen artean BUSINESS ANGELS aurkitzen dira. 

Business Angels baliabideek hainbat ekimen finantzatu ditzakete, enpresa proiektu berri bat abian jartzeko helburuarekin (hazi kapitala – Seed capital), jardueraren hasieran dauden enpresak (hasiera–kapitalaStart up capital) edo hazkuntza fase bati aurre egin behar dioten enpresak (Expansión capital). Finantzazioaz gain, inbertitzaileek kudeaketa arloan bildutako ezagutzak, esperientziak eta praktika onak ekarri ditzakete ekimen berrietara.

BAN EUSKADI hiru enpresa erakundeek bezeroei eskaintzen diten zerbitzu bat ere bada (Enpresak eta elkarteak) eta hiru lurraldeetara zabalik dago (ekintzaileak eta inbertitzaileak). Sustapen eta hedapen jarduerak garatzen dira, esaterako, jardunaldiak edo mintegiak, eta BUSINES ANGLES baliabideetara eta ekintzaileei zuzenduriko aholkularitza eta laguntza zerbitzuak sortzen dira, enpresa proiektuak bilatu ahal izateko.

Enpresako Gizarte Erantzukizuneko BIZKAIA FOROA

Gizarte Enpresa Erantzukizuna FORO BIZKAIA’ 2005ean eratu zen Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren-CEBEK, Euskadiko Lan Elkarteen Taldearen-ASLE eta Bilbao Bizkaia Kutxaren-BBK eskutik.
Foroak Gizarte Erantzukizuna sustatu, suspertu eta zabaldu nahi du Bizkaiko Enpresetan eta, aldi berean, enpresei lagundu nahi die euren lehiakortasuna hobetzen, Gizarte Erantzukizunaren bidez. Bere ekimenen artean, Bizkaian, euren praktika onengatik, harrera hoberena duten enpresetako urteko zerrenda bat ezartzen du. Sari hura lortzeko, enpresek, FOROAK dagokion analisia egin ondoren, eta RSErekiko konpromiso aitorpen bat egin eta gero, euren praktika onak nabarmendu behar dituzte, Gizarte Enpresa Erantzukizunaren hiru ardatzei dagokienez. 

•Interes taldeei lotutako enpresa emaitzak
•Gizarte Kohesioa
•Ingurumen konpromisoa, ingurua eta gizartea