Akordio honen bidez, BBK konpainiak CEBEK elkartearen kide diren Bizkaiko enpresei eskura jarri dizkio finantzaziorako ildo berezi batzuk, BOSTEHUN milioi euroetako hasierako zenbatekoan.
CEBEK-ek bere aldetik Akordioa zabaltzeko kanpainak burutu ditu enpresen artean, BBK konpainiak hornitutako finantzazioa sustatzeko eta eskura jartzeko.
CEBEK-ek halaber, jardunaldi informatiboetako ziklo bat antolatu du, akordioa sustatzeko eta ekonomia eta enpresa errealitatea aztertzeko, CEBEK-en kide diren enpresaburuek eta zuzendariek informazio eta irizpide nahikoak eskura izan ditzaten, euren enpresetan eta erabaki esparruetan, dagozkien erabakiak hartu ahal izateko. Informazio gehiagorako gsalcedo@cebek.es