InicioLlámanos
94 400 28 00
Contacto eseu

Hastear dago Aldundiak, CECOBIk eta AMUBIk sustaturiko BONODEKORraren 3º edizioa

BonodekorPCampoIPradalesLRguez290514HASTEAR DAGO ALDUNDIAK, CECOBIK ETA BIZKAIKO ALTZARIEN MERKATARITZAKO ELKARTEAK SUSTATURIKO BONODEKOR KANPAINAREN HIRUGARREN EDIZIOA

  • Bihartik, 2014ko maiatzaren 30etik, ekainaren 30era arte (astelehena), 5 euroko bonuak eskuratu ahal izango dira, eta 300 eurotik gorako erosketetan % 20ko deskontua lortu.
  • Bonodekorren helburua da etxe-ekipamenduetan diharduen sektorea, krisi ekonomikoak bereziki ukitu duena, suspertzen laguntzea. Kanpainari esker, 600 eurorainoko deskontua lortu ahal izango da erosketako.

Bilbon, 2014ko maiatzaren 29an.-  Bizkaiko Foru Aldundiak, CECOBIk (Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioa) eta AMUBIk (Bizkaiko Altzarien Merkataritzako Elkartea) Bonodekor kanpainaren hirugarren edizioa aurkeztu dute, gaur goizean, Bilbon, honako helburu hau dutela: etxe-ekipamenduetan diharduen sektorea sustatzea. Kontsumitzaileek, nahi izanez gero, bonu bat eskuratu ahal izango dute, 5 euroan, Kutxabanken orotarako kutxazainetan, eta, bonu horri esker, % 20ko deskontua izango dute kanpainari atxikitako dendetan egiten dituzten 300 eurotik gorako erosketetan. Deskontuaren zenbatekoa ez da inoiz izango 600 eurotik gorakoa, bonu eta erosketa-tiket bakoitzeko.

Ekonomia Sustatzeko diputatu Imanol Pradales, CECOBIko presidente Pedro Campo eta AMBUBIko arduradun nagusi Luis Rodríguezek komunikabideen aurrean eman dituzte Bonodekor kanpainaren hirugarren edizioaren zehaztasunak, zeina bihar (maiatzak 30) hasiko den eta 2014ko ekainaren 20an amaituko. Aurreko edizio bietan, Bonodekorrek ia 7 milioi euro sortu zituen salmentetan. Hori ikusita, Aldundiak egoki iritzi dio kanpainaren beste edizio bat egiteari CECOBI eta AMUBI Bizkaiko Altzarien Merkataritzako Elkartearekin batera. Merkataritzako azpisektore honek, etxe-ekipamenduenak, adar nabariak ditu industrian, banaketan eta muntaian; beraz, haren eragin-eremua nahiko zabala da, eta, aldi berean, oso sentikorra, testuinguru ekonomikoaren arabera.  Aldundiak, 2012an eta 2013an bezala, 5.000 bonu diruz lagunduko ditu. Bonu bakoitzaren kostua 5 euro da, eta edozein zordunketa- edo kreditu-txartelen bidez eskuratu daitezke.

Kanpainari atxikitako denden eta haien helbideen zerrenda zein kanpainaren zehaztasunak eta baldintzak web-orrialde honetan kontsulta daitezke:www.cecobi.es.

LLEGA LA TERCERA EDICIÓN DE BONODEKOR, CAMPAÑA PROMOVIDA POR DIPUTACIÓN, CECOBI Y LA ASOCIACIÓN DE COMERCIO DEL MUEBLE DE BIZKAIA, AMUBI

  • Desde mañana, viernes 30 de mayo, hasta el lunes 30 de junio de 2014 podrán adquirirse los bonos por un precio de 5 euros y acceder a un descuento del 20% en compras superiores a los 300 euros
  • Bonodekor, cuyo objetivo es contribuir a la recuperación del sector dedicado al equipamiento del hogar y descanso,  especialmente afectado por la crisis económica, contempla un descuento máximo total por compra de 600 euros

Bilbao, 29 de mayo de 2014.-  La Diputación Foral de Bizkaia junto a CECOBI, la Confederación Empresarial de Comercio de Bizkaia y AMUBI, Asociación de Comercio del Mueble de Bizkaia, han presentado esta mañana en Bilbao la tercera edición de Bonodekor, la campaña para la reactivación del sector dedicado al equipamiento del hogar y el descanso. Aquellos consumidores y consumidoras que así lo deseen podrán adquirir por cinco euros, en cualquier cajero multiservicio de Kutxabank, un bono que dará derecho a un descuento del 20% en aquellas compras que superen los 300 euros en los establecimientos adheridos a la campaña. En todo caso, el importe máximo del descuento no podrá superar los 600 euros por bono y ticket de compra.

El Diputado de Promoción Económica, Imanol Pradales; el Presidente de CECOBI, Pedro Campo, y el máximo responsable de AMUBI, Luis Rodríguez, han trasladado a los medios de comunicación los detalles de la tercera campaña Bonodekor, que se desarrollará desde mañana, viernes 30 de mayo, hasta el 30 de junio de 2014. En sus dos ediciones anteriores, Bonodekor generó cerca de 7 millones de euros en ventas, razón por la que la Institución foral ha considerado oportuno reeditar esta campaña con la colaboración de CECOBI y la Asociación de Comercio del Mueble de Bizkaia, AMUBI. Este subsector comercial, el del equipamiento del hogar y el descanso, posee notables ramificaciones en industria, distribución y montaje, por lo que su ámbito de influencia es notablemente permeable y, al mismo tiempo, muy sensible al contexto económico.  Al igual que en 2012 y 2013, la Diputación subvencionará la puesta en circulación de 5.000 bonos, con un precio unitario de 5 euros, extraíble con cualquier tipo de tarjeta de débito o crédito.

La lista y ubicación de los comercios adheridos a esta campaña, así como los detalles y condiciones de la misma, pueden consultarse en la página web www.cecobi.es.

 

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×