HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Ezagueraren kudeaketa eta prestakuntza

ZIRKULARRAK

CEBEK-en arlo ezberdinek enpresaren kudeaketarako informazio garrantzitsua jasotzen duten aldizkako zirkularrak lantzen dituzte. Zirkular horietan legeriari dagozkion berritasunen, berritasun teknikoen eta CEBEK-ek kudeatutako gertaeren berri ematen da eta, hainbat kasutan, intereseko gaiei buruzko irizpideak jasotzen dira.

Zirkularrak orokorrak edo sektorekakoak izan daitezke eta Laguntza eta Diru-laguntza, Gai juridiko eta laboral, Berrikuntza eta Pertsonen Kudeaketa, Zergak, Merkataritza eta Kontabilitatea, Lan-arriskuen Prebentzioa, Kalitatea, Ingurumena, Informazioaren Teknologiak, Famili Enpresa, Nazioartekotzea eta abarri buruz jarduten dute.

Enpresa elkartekideei bidaltzen zaizkie, paper-formatuan edo posta elektroniko bidez.

INFORMAZIORAKO ETA SENTSIBILIZAZIORAKO JARDUNALDIAK

CEBEK-ek etengabe hedatzen ditu enpresa-jardueraren alderdi ezberdinei buruzko informaziorako eta sentsibilizaziorako hainbat ekintza, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Garatzen ditugun jarduerak enpresaren kudeaketan ardurak dituzten pertsonei zuzenduta daude, hala nola, enpresari, kudeatzaile, zuzendaritzetako kideei; baita enpresaren jarduera-esparru ezberdinetako arduradunei eta dagozkion esparruetako ezagueretan sakondu nahi duten pertsonei ere.

PRESTAKUNTZARAKO MINTEGIAK, IKASTAROAK ETA TAILERRAK

CEBEK-ek prestakuntzarako 300 ikastarotik gora antolatzen du urtean; horrela, Bizkaiko enpresei zuzendutako prestakuntza-eskaintza handiena daukan erakundea da.

Prestakuntzarako arloak etengabe egiten ditu prestakuntza orokor zein sektorekako prestakuntzarako beharrei buruzko diagnostikoak; ondorioz, langileei zein zuzendaritzetako kideei eta enpresariei zuzendutako ikastaro aukera zabala jartzen du enpresen eskura.

Ikastaroek enpresa-kudeaketaren arlo ezberdinak hartzen dituzte (ofimatika, administrazioa/kudeaketa, hizkuntzak, marketina/komertziala, kudeaketarako sistemak, ereduak, metodologiak eta tresnak, trebetasunak, laneko segurtasuna eta osasuna, Lan-arriskuen Prebentzioa…). Halaber, ikastaro espezializatuak ere egiten dira, hala nola, ingurumen kudeaketa, segurtasuna salgaien garraioan, datu pertsonalen babeserako araudiaren aplikazioa, hondakin eta ontzien kudeaketa, famili enpresaren protokoloei eta abarri buruzkoak.

TOPAGUNEAK ETA LANERAKO FOROAK

  • ADR Foroa:: Salgai arriskutsuak
  • Ekintzaileen Foroa
  • Lan-arriskuen Prebentzioaren Foroa
  • Enpresa-ibilbideak
  • TOP Enpresa Topaketak

AENPRESEI LAGUNTZA ZUZENA EMATEKO EKINTZAK, LAGUNTZA TEKNIKOAREN ETA ESPEZIALIZATUTAKO AHOLKULARITZAREN BITARTEZ

Proiektu batzuk eskainitako prestakuntza osatzeko aholkularitzako jardueretan eta parte hartzen duten enpresentzako emaitza onuragarriagoak lortzen zentratzen dira.

Horrela, ezaguera-arlo ezberdinetan Diagnostiko, Azterketa, Tutoretza eta antzerako beste jarduera mota batzuetarako deialdiak egiten ditugu.
Ondorengoak dira horietako batzuk:

  • Enpresetan Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Araudia Ezartzeko Laguntzarako ekintzak
  • Aztertu eta hobetu zure Prebentzio Plana
  • ETEan Arriskuen Diagnostikoa eta Kontrola egitea
  • Prestakuntzari dagozkion diagnostikoak
  • kudeaketari dagozkion diagnostikoak
  • Hondakin Arriskutsuak Minimizatzeko Sektorekako ikerketak
  • Ontzi eta Enbalajeen Prebentziorako Sektorekako Planak
Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×