HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Aholkularitza

 

Sin contenido

AHOLKULARITZA FISKALA

Arlo Fiskalaren helburua da gure zerga-sisteman indarrean dauden Zerga guztiei buruz gure enpresa elkartekideek plantea ditzaketen gai guztiei irtenbidea ematea.

Bilboko JESÚS MARTÍN ABOGADOS zerga-aholkulariekin lortutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, enpresa elkartekideen esku jartzen da enpresen jardueran sor daitezkeen zergekin lotutako kontsulta orori erantzuteko aholkularitza-zerbitzua, zerga ezberdinen esparruan (BEZ, Sozietateen gaineko Zerga, fakturazioko betebehar formalak, Zerga-administrazioari eman beharreko informazioa…).

Kontsultak CEBEK-i egin dakizkieke zuzenean edo aholkulariei eurei, telefonoz (944 247 257), fax bidez (944 236 406) edo e-postaz (fiscal@martinabogados.com), eta lehenbailehen erantzungo zaie.

Gai konplexuagoetarako, elkarrizketa pertsonala hitzartu daiteke Bulego horrekin; horrela, elkarrizketa horretan gaia sakonago aztertu beharra edo gai horretan aktiboki esku hartu beharra dagoela ikusiko balitz, baldintza onuragarridun aurrekontua eskainiko zaie enpresa elkartekideei.

 

PRESTAKUNTZARAKO HOBARIEN ETA LP-REN ARTEKO ALDEA

CEBEK-ek prestakuntzari buruzko aholkularitza teknikoko zerbitzua eskaintzen die Bizkaiko enpresei.
Banakako aholkularitza eta informazio zerbitzu honen barruan sartzen dira:

  • Bizkaiko enpresetan lan egiten duten pertsonen Prestakuntzarako laguntzei buruzko informazioa
  • Interesdun enpresei Gizarte Segurantzari egindako kotizazioetako hobariak kudeatzea
  • Prestakuntzari dagozkion irtenbideei buruzko orientazioa eta bilaketa

Lanbide Heziketari buruzko informazioa:

  • Lanbide Heziketa Alternantzian (HEZIBI): Lanbide Heziketako titulua lortzeko aukera, ikaskuntza-prozesua ikastetxean eta enpresan aldi berean garatzen delarik, enpresarekiko lan-harremanaren bitartez.
  • Lantokiko Prestakuntza (LP): Lanbide Heziketako ikasleen Prestakuntzarako Praktikaldiak enpresetan, hitzarmen bitartez.
  • Lanbide Heziketako titulazioak: Profil Profesionalak, Konpetentziak, LH-ko Ikastetxeak eta Hezkuntza-eskaintza.
  • Gaitasun Profesionalen Ezagutza.
  • Lanbide-ziurtagiriak.

Gure zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke:
Telefonoz edo posta elektroniko bidez hezkuntzarekin lotutako edozein zalantzari buruzko kontsultak egiteko. Zure kontsultak telefono bidez egiteko, 944002800 telefono zenbakira dei dezakezu; e-postaz, berriz, honako helbide elektronikora idatz dezakezu: neriz@cebek.es; edo honako galdetegia bete.

 

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

Laguntzen Arloaren helburua da enpresa-esparruko jarduketekin lotutako laguntza eta diru-laguntzak lortzeko aukerei buruz enpresa elkartekideek plantea ditzaketen galdera guztiei erantzuna ematea.

Zerbitzu hori ondorengo jardueren bitartez gauzatzen da:

  • Laguntza eta diru-laguntza nagusienen berri ematen da informazio-zirkularren bidez.
  • Proiektu jakin baterako dauden laguntza, diru-laguntza eta babesei buruzko banan-banako aholkularitza.

Kontaktua:

LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOA

Lan-arriskuen Prebentziorako Fundazioaren finantziazioarekin, CEBEK-ek lan-arriskuen prebentzioari buruzko aholkularitza teknikoko zerbitzua jartzen du Bizkaiko enpresen eskura.

Aholkularitza- eta informazio-zerbitzu hori laneko segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko enpresariarekin lankidetzan aritzera bideratuta dago, enpresentzako ondorengo abantailak eskaintzen dituelarik:

  • Enpresentzako hizketakide inpartzialak gara
  • Ez dago inongo interes ekonomiko edo komertzialik tartean
  • Enpresaren ezaugarriak kontuan hartuta eskaintzen dugu aholkularitza
  • Lan-arriskuen prebentzioari dagozkion praktika egokiak hautematen ditugu

Gure zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke:

  • Telefonoz edo posta elektroniko bidez prebentzioarekin lotutako edozein zalantzari buruzko kontsultak egiteko: legeari dagozkion alderdiak, teknikoak, kudeaketari dagozkionak, etab.
    Zure kontsultak telefono bidez egin ditzakezu, 944002800 telefono zenbakira deituta; e-postaz, berriz, honako helbide elektronikora idatz dezakezu: mruiz@cebek.es
  • Enpresetara bisitak, laneko segurtasuna eta osasuna modu eraginkorrean ezartzeari buruzko aholkularitza eta informazioa eskaintzeko.

“AZTERTU ETA HOBETU ZURE PREBENTZIO PLANA” PROGRAMAREN bitartez, lan-arriskuen prebentzioari buruzko aholkularitza eta informazioa jasotzeko, CEBEK-ek onetsitako prebentziorako teknikari baten bisita jasotzeko interesa izanez gero, 944002800 telefono zenbakira deituta edo posta elektroniko bidez adostu dezakezu hitzordua.

INGURUMENA

Aholkularitza- eta informazio-zerbitzu hori enpresa gehienek dituzten zeharkako arazoei irtenbideak ematera edo irtenbide partikularrak behar izanez gero, irtenbideok eskain ditzaketen eragileengana bideratzera zuzenduta dago.

Ingurumen-kudeaketari buruzko edozein zalantza argitzeko, telefonoz edo posta elektroniko bidez jar zaitezkete gure zerbitzuarekin harremanetan: legeari dagozkion alderdiak, teknikoak, kudeaketari dagozkionak, etab.

Zure kontsultak telefono bidez egin ditzakezu, 944002800 telefono zenbakira deituta; e-postaz, berriz, honako helbide elektronikora idatz dezakezu: mruiz@cebek.es

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×