HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Prestakuntzagatiko Hobariaren Zerbitzua

HELBURUA

Indarreko arautegiaren arabera, enpresek Gizarte Segurantzako kotizazio-buletinen bidez berreskuratu ahal izango dute euren erakundeetako pertsonen prestakuntzagatiko kostuen zati bat.

CEBEKek Bizkaiko enpresen esku jartzen du Etengabeko Prestakuntzarako Hobaria Kudeatzeko Zerbitzua.

2012. urtean, CEBEKek Enpleguko Prestakuntzarako Hirualdeko Fundazioarentzat kudeatu zuen prestakuntza-ekintzetako matrikulen kosturako hobaria, eta, bertan, horretarako sortutako elkarteko enpresa kideek parte hartu zuten. Kudeaketa horren ondorioz, enpresa parte-hartzaileek 30.000 euro baino gehiago berreskuratu zituzten.

ARAUTEGIA

Ministerioaren Agindua, enpresetako etengabeko prestakuntza-ekintzen finantziazioa arautzeko, prestakuntzarako banakako baimenak kontuan hartuta (2307/2007 Agindua, 2007/07/31ko 182. BOE).

EKINTZA FINANTZAGARRIAK

Enpresetako langileen trebetasun eta gaitasun profesionalak bereganatzeko eta hobetzeko ekintzak izango dira finantzagarriak. Izan ere, zenbait prestakuntza-modulutan egituratu ahal izango dira, berezko helburuak, edukiak zein iraupena eduki ahal izango dituzte eta, oro har, ez dira 6 ordutik beherakoak izango.

Sartu Fundación Tripartita Web-ean

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×