HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

LANBIDE-HEZIKETA ETA ENPRESA

LANBIDE-HEZIKETA

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketan, prestakuntza-zikloak daude, eta, ikasleen aurretiazko prestakuntzaren arabera (DBH edo Batxilergoa), erdi-mailakoak edo goi-mailakoak izango dira. Era berean, nahiz eta eskakizun akademikorik eduki ez, administrazio publikoek araututako sarrera-proba gainditzen duten izangaiek ere egin ahal izango dituzte.

Prestakuntza-zikloak iraupen aldagarriko modulu profesionaletan daude antolatuta, eduki teoriko zein praktikoak arlo profesionaletara daude egokituta eta, bertan, Lantokietako Prestakuntzarako modulua eskaintzen da.

Erdi-mailako prestakuntza-zikloa gainditzean, teknikari-titulua lortzen da; eta, goi-mailako prestakuntza zikloa gainditzean, goi-mailako teknikariarena.

LANBIDE-HEZIKETA PRAKTIKOA ETA ENPRESAK

  • LHko titulua lortzeko aukera ematen die gazteei, prestakuntza-zentroaren eta enpresaren arteko ikaskuntza-prozesu partekatuaren bitartez.
  • Prestakuntza-jarduera kasuan kasuko arautegian zehaztutako espezialitate edo titulazioetako irakasleek emango dute ikastetxean. Enpresak, ordea, aretoak, instalazioak eta langile adituak utzi ahal izango ditu, bertan garatutako prestakuntza emateko.
  • Ikasleek 2. prestakuntza-maila egingo du ikastetxearen eta enpresaren artean (bi lekuotako egonaldia homogeneoa izan daiteke ala ez). Kontratua urtebetekoa izango da gutxienez: ekainetik ekainera, oro har.
  • Prestakuntza bera luzatu egin ahal izango da, enpresak edo ekoizpen-sektore zehatz batek eskatutako espezializazioko prestakuntza-faktoreak eskaintzen badira. Urtebetetik gorako proiektuak Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ezarritako eta baimendutako ereduetara egokitu beharko dira.
  • Ikasleak 16 eta 30 urte artekoak izan beharko dira.
  • Ikasleak prestakuntzarako zein ikaskuntzarako kontratu-eredupean kontratatuta egongo direnez, enpresako hitzarmenaren araberako soldata jasoko dute.
  • Enpresek ikasleen prestakuntzarako arduraduna izendatuko dute, trebatzailea, alegia.
  • Enpresek Lanbideri 2.000 euroko dirulaguntza eskatu ahal izango diote trebatzailearen arduraldiagatik.
  • Hezkuntza-arlotik bizitza aktibora igarotzeko esperientzia: enpresekin ezarritako harreman zuzenaren bidez, jakintza eta trebetasun teknikoak areagotzea da helburua.

LEHEN AUKERA

2014an EUSKAL ENPRESETAN GAZTE LANGABETUAK PRAKTIKETAN KONTRATATZEKO LAGUNTZAK: LEHEN AUKERA, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak 2014ko uztailaren 30ean emandako EBAZPENA (ABUZTUAREN 11ko EHAA).

Laguntzen deialdi honek titulazioa edo prestakuntza eduki arren euren titulazioarekin lotutako lanpostuetan oso lan-esperientzia gutxi edo bat ere ez duten gazte langabetuak kontratatzea du helburu. Horretarako, praktiketako kontratua egiten zaie, euren enplegagarritasuna sustatzeko eta laneratzen laguntzeko.

CEBEKek arautegia azaltzeko egindako agiria

LANTOKIETAKO HEZIKETA

  • Benetako lan-egoeran, prestakuntza-programa garatuko da, eta ikasleek euren lanbideko berezko jarduerak egiteko aukera izango dute bertan.
  • Gazteen prestakuntza hobetzea izango da helburu nagusia, ekoizpen-sisteman eta gizartean erabateko arrakasta-bermeaz eta egokitzapen-aldi luzerik gabe integratzeko gai izan daitezen.
  • Enpresara joango diren ikasleak euren prestakuntzako 2. eta azken mailan egon beharko dira. Oro har, martxotik ekainera iraungo du egonaldiak.
  • 360 eta 380 ordu artean egongo dira enpresan.
  • Enpresak ikasleen prestakuntzaren arduraduna izendatuko du, trebatzailea, alegia. Egonaldia ebaluatuko du (Gai/Ez Gai), nahiz eta azken emaitzak ikastetxeak berak jarriko duen.
  • Ikasleek ez dute dirurik jasoko lantokietako heziketagatik.

CEBEKek, Bizkaiko enpresekin, ikastetxeekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin batera, Lanbide Heziketa bultzatzen du, baita hezkuntza-sistemaren eta ekoizpen-sistemaren arteko lankidetzaren sustapenerako ekimenak ere; lantokietako heziketa, esate baterako.

Lantokietako heziketa Lanbide Heziketako ziklo guztietan dagoen modulu profesionala da, eta ikasleek prestakuntzarako praktiketan programa egiteko aukera dute enpresa batean, euren lanbideko berezko jardueretan trebatzeko.

Modulu hau derrigorrezkoa da, eta ezinbestean egin beharra dago Lanbide Heziketako erdi edo goi mailako titulua lortzeko.

Lantokietako Prestakuntzarako moduluak gure erkidegoko gazteen prestakuntza hobetzea du helburu nagusi, ekoizpen-sisteman eta gizartean erabateko arrakasta-bermeaz eta egokitzapen-aldi luzerik gabe integratzeko gai izan daitezen.

Ikasleak hartzeko aukerei eta prestakuntza-zikloei buruz galdetu, LHko titulazioen zein zentroen katalogo eguneratua kontuan hartuta.

Informazio gehiago: mmartinez@cebek.es

LANTOKIETAKO HEZIKETAKO SARIAK ENPRESA ETA TREBATZAILEENTZAT

Urtero, “Lantokietako Heziketako Sariak Enpresa eta Trebatzaileentzat” ematen dira, lantokietako heziketan garatutako lan nabaria aitortzeko asmoz.

Sari horiek enpresek eta trebatzaileek LHko ikasleak prestakuntzarako egonaldietan hartzeko programa horrekin daukaten konpromisoa aitortzen dute. Pertsonek ahalegin handia egiten dute, eta enpresek eurek sentsibilitate berezia dute, Lanbide Heziketako gazteei prestakuntza eskaintzeko eta laneratzen laguntzeko orduan.

2012an saritutakoei egindako elkarrizketak ikusi

 

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×