HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eues

BBK Fundazioa Bekak

BBK Fundazioak eta Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK), Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, enpresetan prestakuntza-praktikak garatzeko beken programarako deia egiten dute urtero.

Prestakuntza-beka hauetako hartzaileak gazte langabetuak direnez, euren profil profesionala indartzeko aukera izango dute enpresa-munduarekin ezarritako harreman zuzenaren bidez.

Programa honek ageri-agerian jartzen du erakunde sustatzaileak oso kezkatuta daudela Bizkaiko enpleguaren arazoagatik, baina, batez ere, laneratzen diren gazte tituludunen prestakuntza praktikoan antzemandako gabeziagatik.

Bekek bost hileko iraupena dute eta 1.842na euroko landu gabekoa zuzkidura.

Bekadunek eguneko lau lanaldi garatuko dituzte, eta asteko iraupena 25 ordukoa izango da. Asteko bosgarren egunean, ordea, prestakuntza-ikastaroak egingo dira, eta bekadunak derrigorrean joan beharko dira bertara (5 ordu).

Praktika honek ez du enpresarekin ezta CEBEKekin lanharremanik ekartzen eta beraz beka hitzarmen batekin sinatzen da.

CEBEKera atxikitako enpresek praktiketako gazteak hartuko dituztenez, zer profiletakoak nahi dituzten eta praktika zer jarduera-arlotan garatuko den erabakiko dute, eta euren langileen artean tutorea nor izango den ere aukeratuko dute.

Bekadunak Bizkaian bizi diren langabetuak izan beharko dira, unibertsitateko edo prestakuntza-zikloak titulazioa eduki beharko dute eta BBK Fundazioak finantzatutako praktiken programan lehen aldiz parte hartu beharko dute.

Epeak

  • Enpresen eskabideak: 2016eko martxoaren 29tik apirilaren 29ra
  • Bekadunen eskabideak: 2016eko martxoaren 29tik apirilaren 29ra
  • Enpresetako praktikaldia: 2016eko ekainaren 1etik azaroaren 30ra

Eskabide orriak

Menu