HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

BIZKAIKO ENPRESARIEN KONFEDERAZIOAK (aurrerantzean CEBEK) norberaren datuak babesteko garatzen duen politikaren berri ematen die bere jabetzapeko cebek.es web orriko erabiltzaileei. Horrela, erabiltzaileek askatasunez eta borondatez erabaki ahal izango dute eskatu ahal zaizkien datuak edo CEBEKek eskainitako zerbitzu batzuetan harpidetza egitean edo alta hartzean lortu daitezkeen datuak CEBEKi eman nahi dizkioten.

Beraz, erabiltzaileak jakinaren gainean daude eta baimena ematen dute, bildutako datu pertsonalak era automatizatuan jorratzeko eta CEBEKeko fitxategi automatizatuetan sartzeko: “CEBEK-eko JARDUERAK” FITXATEGIA, “ENPRESA KIDEAK” FITXATEGIA eta “HOBETZEN” FITXATEGIA. CEBEK bera fitxategi horien titularra eta arduraduna da, hain zuzen ere.

Horretarako, CEBEKek baliabide tekniko egokiak eskaintzen dizkie erabiltzaileei, datuak babesteko klausula honen edo beste edozein informazio garrantzitsuren berri eduki dezaten.

Era berean, jakinarazi egiten diegu eurek emandako datuak CEBEKen ardurapeko fitxategietan gordeko direla eta honako helburu hau izango dutela: kasuan-kasuan CEBEKekin ezarritako kontratuzko harremanari eustea; erabiltzaileak harpidetzeko, alta hartzeko edo erabiltzeko aukeratutako zerbitzuak kudeatzea, administratzea, eskaintzea, zabaltzea eta hobetzea; eta zerbitzu horiek erabiltzaileen premietara egokitzea. Era berean, zerbitzuen eguneraketak ohiko sistemen eta sistema elektronikoaren bidez bidaltzeko baimena ematen digute, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 21. artikuluan CEBEKek eskainitako produktu eta zerbitzuei buruzko informazio tekniko, eragile eta komertzialaz xedatutakoa kontuan hartuta. Norberaren datuak era automatizatuan biltzeko eta jorratzeko prozesuak inkesta-eskabideak bidaltzea ere badu helburu, nahiz eta erabiltzaileek derrigorrean erantzun behar ez duten.

Era berean, erabiltzaileek baimena ematen dute, euren datuak hirugarrenei laga ahal izateko, baina enpresa-informazioari begira behar-beharrezkoa denean baino ez.

CEBEKek legearen arabera norberaren datuak babesteko zehaztutako segurtasun-mailak ezarri ditu, baina horrez gain, ahal izan dituen beste baliabide eta neurri tekniko batzuk ere jarri ditu, CEBEKi emandako datuak ez galtzeko, txarto ez erabiltzeko, ez aldatzeko, baimenik gabe ez eskuratzeko eta ez lapurtzeko. Hori horrela izanik ere, Interneteko segurtasun-neurriak erasoezinak ez direla jakin behar dute erabiltzaileek.

Erabiltzaileek euren datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak dituzte eta erabili egin ahal izango dituzte. Eskubide horiek erabili ahal izateko, erabiltzaileek idatzia bidali beharko dute lopd@cebek.es posta-helbidera. Modu berean, merkataritza-jakinarazpenak jasotzeko emandako baimena ere ezeztatu ahal izango dute, 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera.

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×