HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Irailaren 11n bukatzen da CEBEKeko enpresetan praktikak egiteko bekak eskatzeko epea

Logos Dfb y BBk para becas 1

 Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEKek) eta BBK Fundazioak, Gazteentzako Lana Sustatzeko eta Sortzeko BBK Fundazioak, 20 bekatarako deia egin dute Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren laguntzaz, CEBEKeko bazkideak diren enpresa bizkaitarretan praktikak egiteko.

 

HELBURUA

Tituludunei enpresetan praktikak egiteko aukera eskaintzea, prestakuntzan bereganatutako jakintzak euren lanbide-trebakuntzako zereginetan garatzeko. Horrez gain, euren titulazioaren osagarri den prestakuntza-ikastaroa ere egingo dute, enpresaren funtzionamenduko alderdi nabarienen ikuspegi orokorra lortzeko.Horrela, lortutako prestakuntzaren eta enpresek benetan behar duten trebakuntzaren arteko aldea estaliko da, eta errazagoa izango da laneratzea.

 

 

EUSKARRI JURIDIKOA

Beka hauek, Urriaren 31ko argitaratutako 2011/1543 Errege-Dekretuan jarritakoaren babesean, non enpresetako praktika ez laboralak arautzen diren. 

Aplikazioa izango zaizkie 20 Beketako pertsona onuradunei Gizarte-Segurantzaren Erregimen Orokorreko, urriaren 24ko, 1493/2011 Errege-Dekretuan begietsitako sartze mekanismoak. Hartarako enpresari gisa, CEBEK-ek, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrerako programari buruzko kotizazioak egingo ditu.

 

ENPRESEN BETEKIZUNAK

Enpresak CEBEKeko edo eskubide osoz integratutako elkarte edo federazioren bateko bazkide zuzenak izan beharko dira.Enpresek Kutxabank-en bezeroak izan behar izango dute.

Enpresan garatu beharreko praktikaren edukia interesgarria izan beharko da bekadunaren prestakuntzari eta lanbide-profilari begira eskabidean zehaztutako jarduerak kontuan hartuta.

Enpresek tutore bana izendatuko dute, praktika behar bezala garatzen dela ziurtatzeko.

 

BEKADUNENTZAKO BETEKIZUNAK

  • Urte bateko antzinate minimoaz Kutxabank-eko kontu baten titularra izatea
  • Titulu ofiziala edukitzea:

-  Lizentziaturak edo unibertsitateko goi-tituluak.

-  Diplomaturak edo unibertsitateko erdi-mailako tituluak.

-  Goi-mailako prestakuntza-zikloak (edo baliokideak).

-  Erdi-mailako prestakuntza-zikloak (edo baliokideak).

  • 18 eta 35 urte artekoa.
  • Langabezian egotea eta Lanbide-n inskribatuta.
  • Bizilekua Bizkaian edukitzea.
  • Etorkinei dagokienez, bizileku-baimena eta inoren kontura lan egiteko baimena edukitzea.
  • Alez aurretik, BBK Fundazioak finantzatutako beste praktika-programa batean parte hartu ez izana.
  • Bekek prestakuntza-helburua dutenez, honako hauexek izango dute lehentasuna:

-  Titulazio lortu berriak.

-  Euren titulazioaren arloan aurretiazko lan-harremanik eduki ez duten pertsonak.

BEKA KOPURUA
20 beka.IRAUPENA
5 hilabete:    2013eko Urriarren 1etik                   2014eko Otsailaren 28ra
Enpresatako praktikak astero, astelehenetik ostegunera, 25 ordutakoak izango dira,Ostiralean bekadunak CEBEKek antolatutako, 80 orduko iraupena izango duen, prestakuntza-ikastaroetara joan beharko da.

ZUZKIDURA

1.842,00 €. 

BBK Fundazioak emandako zuzkidura 5 hilabetean banatuko da eta diru-sarrera Kutxabank xede horretarako irekitako kontuan egingo da.

 

JOAN-ETORRIENGATIKO GASTUAK ETA DIETAK

Esleitutako enpresara joateko edo praktikako jarduera garatzeko beharrezkoak diren joan-etorriengatiko gastuak eta dietak enpresaren konturakoak izango dira. Bekadunak eta enpresako ordezkariak erabakiko dute zenbatekoa izango den, benetan egindako gastua eta lantokiaren indarreko irizpideak kontuan hartuta
 ESKABIDE ORRIAK
Enpresentzako Epea: 2013ko Uztailaren 12tik 25era.Bekadunen Epea: 2013ko Abusturen 27tik Irairales 11ra.

Eskabide-orriak e-mailes bialduko dira helbide honetan:

becas@cebek.es

Bestela, ohiko posta ere erabili ahal izango da:

 

Erref. Enpresa Praktiketarako Hitzarmena

Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa

Kale Nagusia Zº 50 – 5. Solairua

48011 Bilbo

INFORMAZIOA

TELEFONOA:                                                  94 400 28 00

 

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×