HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

TXANDAKAKO LANBIDE-HEZIKETA DUALA

CEBEKen KONPROMISOA LH DUALAREKIN

CEBEKek Bizkaiko enpresen, ikastetxeen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz bultzatzen du lanbide-heziketa. Era berean, behar besteko ekimenak ere jartzen ditu abian, hezkuntza eta ekoizpen sistemen lankidetza sustatzeko asmoz. Konpromiso horren esparruan, 2017ko maiatza baino lehen, Lanbide Heziketa Dualerako eredu berriari buruzko jardunaldia antolatuko du Cebekek, nolako onurak dituen eta nola parte hartu daitekeen aurkezteko eta programan parte hartu duten esperientzia zuzen-zuzenean ezagutu ahal izateko.

TXANDAKAKO LH DUALERAKO PROGRAMA BERRIA

Maiatzean deialdia irekiko da, enpresek 2017/2018 txandakako Lanbide Heziketa Dualerako Programan parte hartzeko aukera izan dezaten. Programak, hain zuzen ere, LHko prestakuntza-zikloak beste era batera antolatzea dauka helburu, gaur egungo egoera sozio-ekonomikoan ikasleen prestakuntza hobetzeko, hobeto laneratzeko eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko. Horretarako, hasierako prestakuntzaren eta lan-jardueraren edo enpresetako praktiken aldiberekotasuna sustatuko da denboran, ikasle langilearen edo ikastunaren kontzeptu berria sortzeko, bere prestakuntza aberastu nahian ikasten ari den LHko tituluarekin lotura zuzena daukan arloan ikasketak eta lana txandakatzen dituen pertsonaren sintesi moduan.

Dekretu berriari esker, Txandakako LH Dualean bi eratako harremana ezarri ahal izango da ikasleen eta enpresen artean:

  • Lan-kontratuaren bidez, zentroa eta enpresa txandakatzea. Honako hauexetan prestakuntzarako eta ikaskuntzarako araututako lan-kontratua: Langileen Estatutuko 11.2 artikulua eta, adierazitako 1529/2012 Dekretua garatzeko asmoz, kontratuko prestakuntza-faktoreak arautzen dituen abenduaren 26ko ESS/2518/2013.
  • Prestakuntzako programetarako beken bidez ikasleak konpentsatzeko araubidearen bitartez, zentroa eta enpresa txandakatzea. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ekainak 2ko 83/2015 dekretu berriaren bitartez dago araututa.

 

Circular del 22 de marzo de 2017: Jornada informativa sobre el Programa de Formación Profesional Dual en alternancia en la Comunidad Autónoma del País Vasco 2017

 

 

BI MODALITATEEN EZAUGARRIAK

Modalitateamodif_p

(1) Lanbideateko gutxieneko soldata 2017

  • Eguna: 23,59 euro
  • Hilea: 707,60 euro
  • Urtea: 9.906, 49 euro (14 Ordainsari)

INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio-liburuxka euskaraz

LH Dualeko kontratu/bekei, prestakuntza-zikloei, profilei eta LHko zentroei buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, CEBEKeko Patricia Carorekin edota Marta Martínezekin harremanetan jarri besterik ez duzu. Tel.: 94 400 28 00. e-posta: pcaro@cebek.es / mmartinez@cebek.es

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×