HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Lan Point: Lan Ataria

LAN POINT Bizkaian lehenengo enplegua sustatzen duten programetan daukagun 20tik gora urteko esperientziatik sortu da, enpleguaren erreferentziako atarietakoa eta Bizkaiko izangaien zein enpresen arteko elkargunea izateko. CEBEKen, enplegu bila dabiltzanentzako eremua sortu eta Bizkaiko enpresei lagundu nahi diegu enpleguaren zein prestakuntzaren arloan dituzten premiak behar bezala estaltzen.

Gaur egun, zenbait profil profesionaletarako Enpleguaren Ataria dugu zabalik, gure enpresen lan-eskaintzei erantzuteko asmoz.

Tresna erraz horri esker, badago enpresen lan-eskaintzei buruzko informazioa eskuratzerik eta eskainitako lanpostu bakoitza izangaien ezaugarri pertsonal zein profesionalekin bat datozen aztertzetik. Orduan, bat badatoz, interesdunen curriculumen aurretiazko hautaketa bidaltzen da enpresara, hautaketa-prozesuari hasiera emateko.

Aplikazioan erregistratu, zer premia dituzun azaldu eta bilatzen duzuna aurkitu

Irudian sakatu Cebekeko Enpleguaren Atarian sartzeko

slider-lanpoint-abril2017
Okupatuentzat nahiz langabetuentzat eskuragarri dagoen prestakuntza bilatu gure prestakuntza-arloan. Prestakuntza-ikastaro bereziak dira, eta lan-ingurunean esperientzia handia duten irakasle profesionalek ematen dituzte.

LANEKO ORIENTAZIOA JASOTZEKO ETA LANERATZEKO tailerretan parte hartu, bertan lan bila dabilen edonori ematen diogulako aholkularitza eta zure enplegagarritasuna hobetu ahal izango duzulako. Tailer horietan, elkarrizketa egiten diogu izangaiari, lan-arloan dituen aurreikuspenak zein diren jakiteko. Horri esker, badugu izangaien profila jasotzen ditugun eskaintzetara neurri handiagoan egokitzerik.

ENPRESENTZAT

Zer eskaintzen du LAN POINT Enpleguaren Atariak? Behar dituzun pertsonak aurkitu eta kontratatu

CEBEKek kudeatutako doako zerbitzuan, izangaien aurretiazko hautaketa egiten da Bizkaian lantokia daukaten eta profesionalak behar dituzten enpresentzat:

  • Lan-eskaintzak zehazten lagundu eta estaltzeko aholkularitza emango dizugu.
  • Zure eskaintzaren araberako profila duten izangaiak zein diren esango dizugu, eskatutako lanpostuak, lan-esperientzia… kontuan hartuta, betiere, hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutela adierazten badute.
  • Zenbait profil profesionaletako izangaitza eguneratuak jarriko ditugu zure esku.
  • Hautaketa-prozesuan lagunduko dizugu.
  • Behar duzun guztietan deitu eta gustura aholkatuko dizugu zure eskaintzarako edo hautaketa-prozesurako irtenbide onena.

Nola erabili LAN POINT Enpleguaren Ataria?

Enpresaren erregistroa

  • Lehenengo eta behin, atarian erregistratu beharko da enpresa.

Zeure enpresa erregistratu

Lan-eskaintzen kudeaketa, zundaketak eta kontsultak

  • Lan-eskaintza erregistratzeko, enpresak zer lanpostu estali nahi duen eta nolako trebetasun profesionalak behar dituen azaldu beharko du. Horrez gain, lanpostuko berezko eginkizunak garatzeko orduan ezinbestekoak diren ere adierazi beharko du. Bestetik, eskaintzaren kontratuzko informazioa ere eman beharko du: kategoria profesionala, kontratua, lanaldi-mota, ordutegia eta soldata-maila; baita eskakizunei buruzkoa ere: maila akademikoa, prestakuntza/titulazioa, hizkuntzak, informatikako ezagutzak, txartel profesionalak eta profesionaltasunari buruzko ziurtagiriak.
  • GARRANTZITSUA: zenbat eta informazio zehatzagoa eman eskaintzan, orduan eta gehiago egokitu ahal izango da eskatutako profila atarian dauden eskaerekin!
  • Eskaintza balioztatu eta izangaiek baimena eman ondoren, enpresak izangaien curriculuma kontsultatu ahal izango du, prestakuntzako beste datu batzuen, trebetasun profesional zein pertsonalen eta lan-esperientziaren berri edukitzeko.
  • Enpresak izangaiak aurretiaz hautatu/gaitzetsi egin ahal izango ditu atarian, hautaketa-prozesuari hasiera eman baino lehen.

Oharra: Mesedez, eskaintza sartu baino lehen, arretaz irakurri Eskaintzak Atarian Argitaratzeko Arauak.

IZANGAIENTZAT

Zer ezkaitzen du LAN POINT Enpleguaren Atariak? Bizkaiko enpresetako hautaketa-prozesuan parte hartu zuzenean

Lan-eskatzaileei euren aurreikuspen eta ezaugarri profesionalen araberako lan-eskaintzen berri ematea dugu helburu.

Nola erabili LAN POINT Enpleguaren Ataria?

Izangaien erregistroa

  • CVko datuak Enpleguaren Atarian sartzeko, honako esteka honen bidez prozesatu beharko duzu a

Zeure CVa sartu
Oharra: mesedez, gogoan izan eskatutako lanpostuen atala bete behar duzula.

Okupazioen katalogoa kontsultatu.

  • Curriculumeko datuak bete: prestakuntza arautua, arautu gabeko prestakuntza, lan-esperientzia, gaitasun pertsonalak, eskatutako lanpostuak, hizkuntzak, jakintzak eta beste datu batzuk.

GARRANTZITSUA: zenbat eta datu zehatz gehiago eman zeure curriculumean, orduan eta argudio gehiago izango du enpresak zure izangaitza hautatzeko!

  • Izangaiek erregistratuta eta balioztatuta egon ondoren ikusi ahal izango dituzte eskaintzak.

Lan-eskaintzen kudeaketa

  • LAN POINTetik, zure profil profesionalaren arabera kudeatzen ditugun eskaintzen berri emango dizugu.
  • Izangaiek indarreko eskaintzak zein den ikusi ahal izango dute, eta, interesik edukiz gero, bertan eman ahal izango dute izena.

CVa erregistratu + Eskaintzak aztertu + Zuretzat interesgarriak diren eskaintzetan eman izena

  • Izangaiei enpresek aurretiaz hautatu dituztela jakinaraziko zaie hautaketa-prozesua hasi baino lehen.

Oharra: mesedez, CURRICULUMA sartu baino lehen, arretaz irakurri Izangaiek Ataria Erabiltzeko Arauak.

Nola jarri harremanetan?

Zalantzarik izanez gero, harremanetan jarri gurekin:

Harremanetarako: Maite Vivanco
Telefonoa: 94 400 28 00
e-posta: empleo@cebek.es

Agencia de Colocación Autorizada con nº 1600000161

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×