HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Beka Programa

Gazteen kolektiboa krisi ekonomikoak sortutako egoera gehien pairatu duten biztanle taldeetako bat da. Horrenbestez, gazteen langabezia murriztea gure gizartearen erronka nagusietako bat da, eta aurre egin behar zaio bai instituzio publikoen aldetik eta bai jarduera pribatuaren eremutik ere.

CEBEK eta bere baitan biltzen diren elkarte sektorialen aldetik, egoera horren jakitun egonda, eta Bizkaiko enpresa eta gizartearekin dugun konpromisoa kontuan hartuta, lankidetza-ardatzak garatzen ditugu enpleguaren alorrean inplikatuta dauden beste eragile batzuekin (Unibertsitateak eta Lanbide Heziketako Zentroak, Lanbide, Foru Aldundia, Bizkaia Talent, DEMA…), alegia, gure gazteen kolektibo mardul baten laneratzea Prestakuntza Programen bidez bultzatu nahi duten eragileekin. Programa horiek bi elementu uztartzen dituzte: alde batetik, praktikak egitea enpresetan, eta, bestetik, prestakuntza akademikoaren eta ekoizpen-eremuak eskatzen duen prestakuntzaren arteko distantzia txikiagotu nahi duen prestakuntza-prozesu bat.

Programa horiei esker, gazteek lehenengo kontaktu erreala izan dezakete enpresarekin, eta, hala dagokionean, titulatu berrien bidea ixten duen zirkulu horretatik apur dezakete; izan ere, lanpostu batera iristeko lan-esperientzia eskatzen zaie, baina, aldi berean, nabarmen oztopatzen zaie enpresek eskatzen duten esperientzia hori eskuratzeko bidea.

CEBEKek prestakuntza praktikorako antolatu dituen programa horien amaieran egindako jarraipenaren emaitzen arabera, programetan parte hartzen duten gazteen % 50ek baino gehiagok kontratazioa lortzen du horien amaieran.

BBK Fundazioa Bekak

Con la colaboración de:

Logo-DFB Logo-BBK

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×