HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Top - Encuentros Empresariales

25/10/2017

ZAMUDIO (BIZKAIA)

ZTE Managed Services Southern Europe

ZTErekin Topaketa: Nola hobetu bezeroaren esperientzia pertsonetan eta erakundean oinarrituta?

destacada_meadwestvaco

Aurkezpena

ZTE Corporation telekomunikazioetako eta sareko irtenbideetako ekipamenduen hornitzaile global liderra da. 160 herrialdetan eragiketak egiten dituenez, konpainia liderra da berrikuntza teknologikoan. ZTEko teknologia nazioarteko operadore nagusietan eta Fortune zerrendako 500 enpresatan hedatuta dago mundu-mailan. Munduan, ZTEk telekomunikazioetako produktuen lerro osoena daukanez, honako hauexetako sektore bertikal guztiak estaltzen ditu: haririk gabeko sareak, sareko nukleoak, sarbiderako sareak eta eramaileak, zerbitzuak eta terminalak.

ZTE Managed Services Southern Europe konpainia 2014ko azaroaren 14an sortu zen, eta ZTE Corporationeko kidea da. Sareko eragiketetan eta proiektu teknologikoen hedapenean bezeroei gogobetetasun egokia eskaintzea dauka helburu.

Honako hauxe da bere zerbitzuen zorroa:

- Euskarri Teknologikorako Zerbitzuak, esperientzia egokiak ziurtatzeko eta eraginkortasunak hobetzeko, kalitate handia eskainita.
- Sare eta Eragiketetako Zerbitzu Kudeatuak.
- Sareak eta Ingeniaritza Hedatzeko Proiektuetako Zerbitzuak.
- Artapenerako Zerbitzuak.
- IT Integraziorako Zerbitzuak eta Cloud Zerbitzuak.

2016an, konpainiak aholkularitza-enpresa espezializatuaren laguntzaz egin zuen Bezeroen Esperientzia Hobetzeko Plana. Planaren garapenean, enpresako bertako taldeek eta bezeroek ere parte hartu zuten.

Iritzi-azterketa egin ostean, antolakuntza, eragiketa eta harreman arloko plana egin zen, bezeroen eta hornitzaileen arteko harremana hobetzeko asmoz.

Topaketa honetan, ZTEk azaldu egingo digute zer egin duten Giza Baliabideetako Sailean beharrezkoak ziren hobekuntzak ezartzeko orduan, enpresan egindako egiturazko zenbait aldaketaren ondoren sortutako egoerak hobera egin behar zuela kontuan hartuta. Era berean, plan horretan zehaztutako helburuak lortzeko abian jarri dituzten neurriak zein diren ere izango dute hizpide.

Jarduera

Telekomunikazioetako Zerbitzuak

Fakturazioa eta langileen kopurua

Fakturazioa: 27.500.000 euro

Langileen kopurua: 196

Enpresaren datuak


Parke Teknologikoa, 226
48170 Zamudio. Bizkaia
T: +34 946.853.700
www.zte.com.cn

Eguna

25/10/2017

Lekua

ZAMUDIO (BIZKAIA)

Egitaraua

10:00 / Topaketaren hasiera

ZTE Corporation eta ZTE Managed Services Southern Europe enpresen aurkezpena.
Mario Bilbao. Harreman Publiko eta Komunikazioko zuzendaria.

Bezeroen Esperientzia Hobetzeko Plana.
César Aguirre, Bilboko zentroko zuzendaria, eta Carlos Fernández Palacios, Giza Baliabideetako managerra.

13:00 / Instalazioetarako bisitaldia
14:00 / Topaketaren amaiera

Prezioa

- Bazkideentzako: 50.00 euro + 21% B.E.Z. = 60,50 euro
- Bazkideak ez direntzako: 100.00 euro + 21% B.E.Z. = 121,00 euro

Enpresek ekitaldia egin baino lehen ordaindu beharko dute izena emateagatiko kuota. Horretarako, txeke nominatiboa edo CEBEKen aldeko banku-transferentzia egin beharko dute IBAN kode hau daukan Kutxabankeko kontuan: ES50 2095 0551 6220 0701 2792. Bertan, hain zuzen ere, honako erreferentzia hau jarri beharko dute: 027 + ENPRESAREN IZENA. Ondoren, ordainketaren egiaztagiria eta izena emateko fitxa bidali beharko dituzte CEBEKera.

Izena emateko izapideak ezeztatuz gero, izena emateagatiko kuotako ehuneko hauek atxikiko dira: %25, baja ekintza hasi baino bost lanegun lehenagora arte jakinarazten bada; %50, ekintza hasi baino bi lanegun lehenagora arte jakinarazten bada; eta %100, geroago jakinarazten bada. Kasu guztietan, erakundeko beste kide batek parte hartu ahal izango du izena eman duenaren ordez.

Informazioa

Edurne Errazti
T: 944 002 800
eerrazti@cebek.es

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×