HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Top - Encuentros Empresariales

08/11/2017

MUSKIZ (Bizkaia)

PETRÓLEOS DEL NORTE, S.A. - PETRONOR

PETRONORrekin Topaketa: Erosteko eta kontratatzeko prozesuaren digitalizazioa

destacada_meadwestvaco

Aurkezpena

Petronor 1968an eratu zen, petrolioaren produktuak eta, batez ere, fuel-olioa fintzeko eta merkaturatzeko. Berrogeita hamar urte geroago, enpresa energetiko segurua eta oso eraginkorra da, eta ekoizpeneko zein kudeaketako prozesu guztietan konpromisoa dauka etengabeko berrikuntzarekin. Halaber, auzokide ona ere bada, bere jardueraren ondorioak gutxitzen dituelako. Bestetik, bere inguruneko garapenaren sustatzailea eta negozio-aukera berriak bilatzeko erreferentea ere bada.

Zenbakitan, gaur egun Petronor Repsolen (%85,98) eta Kutxabanken (%14,02) partaidetzapeko konpainia da, 1.042 langile ditu eta inguruneko langile induzituak ere baditu 6.200 lanpostutan. Urtero, 10 milioi tona petrolio prozesatzen du, ekoitzitakoaren %41,2 esportatzen du, Bilboko Portuko trafiko osoaren %46 berea da, 1.350 milioi euroko zergak sortzen ditu, Bizkaiko Foru Ogasunaren diru-bilketaren %11,3 berea da eta bere urteko batez besteko aurrekontua ia-ia 90 milioi eurokoa da, artapena eta hobekuntza teknologikoetako inbertsioak kontuan hartuta. Petronorrek %20 murriztu ditu C02 igorpenak 2010. urtearen aldean, eta, nolabaiteko neurrian, kirol, kultura eta gizarte arloko 120 inguru elkarte babesten ditu ingurune hurbilenean.

2016an, Petronor Innovación, S.L. filiala sortu du, eta, gaur egun, enpresetako I+G-ko unitate moduan egiaztatuta dago “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean”. Horrez gain, behar besteko konpromisoa hartu du, bere jarduera energiaren eta ekoizpen aurreratuaren arloan gainerako eragile zientifiko teknologikoekin koordinatzeko eta lan egiteko. Hartara, badu eskuragarri dauden teknologia onenak lortzerik eta inguruneko hornitzaileen artean ahalik eta jakintza handiena sustatzerik.

Eraldaketa digitala edo digitalizazioa enpresa-jardueran gero eta sarriagoetan entzuten ditugun kontzeptuak dira; eta, are gehiago, erosketen zein finantzen kudeaketan. Proiektu honen bidez egikerak berritzen direnez, digitalizazioaren kontzeptua ezartzen da zerbitzuak kontratatzeko prozesuan, hornitzaileekin lan egiteko estrategiaren esparruan eraldaketa digitalerako prozesuan laguntzeko eta berregin daitekeen esperientzia praktikoa eskaintzeko.

Era berean, prozesuak ere berritzen dira, aurretiaz ezarritako oztopo kulturalak hausteko. Proiektua bera esperientzia handia eta erronka izan da pertsonentzat nahiz erakundearentzat, eta barruko kudeaketa, lehiakortasuna zein hornitzaileen gaitasunak hobetzeko erabili ahal izango da.

Topaketak estatuko findegi bateko Erosketa eta Kontratazio Saila digitalizatzeko lehenengo proiektua partekatzea izango du helburu. Proiektuaren zailtasunak ezagutzean eta benetako esperientzia berritzaile horretatik ikastean, antzeko ereduak ezarri ahal izango dira beste erakunde batzuetan.

Jarduera

Petrolioa fintzen du, honako produktu hauek erdiesteko: gasolioa, gasolina, kerosenoa, nafta, disolbatzaileak, GLP (propanoa eta butanoa), propilenoa, fuel-olioa, asfaltoa, kokea eta sufrea.

Fakturazioa eta langileen kopurua

Fakturazioa: 250 Milioi euro urtean

Langileen kopurua: 1.042

Enpresaren datuak


San Martín, 5 - Muñatones Eraikina
48550 Muskiz
T: 94 635 70 00
F: 94 635 72 95
www.petronor.com
prentsa@petronor.com

Eguna

08/11/2017

Lekua

MUSKIZ (Bizkaia)

Egitaraua

10:00 / Topaketaren hasiera

Konpainiaren aurkezpena

Proiektuaren azalpena: Erosketa eta Kontratazio Sailaren eraldaketa digitala
- Helburu estrategikoaren diseinua eta azalpena
- Komunikazioa eta hornitzaileen laguntasuna
- Aldaketaren kudeaketa / ingurune digital berrirako egokitzapena
- Irtenbidearen adibide praktikoa
- Proiektuaren emaitzak, jarraipena eta etengabeko hobekuntza

12:45 / Instalazioetarako bisitaldia
14:00 / Topaketaren amaiera

Prezioa

- Bazkideentzako: 50.00 euro + 21% B.E.Z. = 60,50 euro

- Bazkideak ez direntzako: 100.00 euro + 21% B.E.Z. = 121,00 euro

Enpresek ekitaldia egin baino lehen ordaindu beharko dute izena emateagatiko kuota. Horretarako, txeke nominatiboa edo CEBEKen aldeko banku-transferentzia egin beharko dute IBAN kode hau daukan Kutxabankeko kontuan: ES50 2095 0551 6220 0701 2792. Bertan, hain zuzen ere, honako erreferentzia hau jarri beharko dute: 027 + ENPRESAREN IZENA. Ondoren, ordainketaren egiaztagiria eta izena emateko fitxa bidali beharko dituzte CEBEKera.

Izena emateko izapideak ezeztatuz gero, izena emateagatiko kuotako ehuneko hauek atxikiko dira: %25, baja ekintza hasi baino bost lanegun lehenagora arte jakinarazten bada; %50, ekintza hasi baino bi lanegun lehenagora arte jakinarazten bada; eta %100, geroago jakinarazten bada. Kasu guztietan, erakundeko beste kide batek parte hartu ahal izango du izena eman duenaren ordez.

Informazioa

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×