HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

CEBEKen Batzar Nagusia 2013

  • Bizkaiak atzeraldian jarraituko du 2013an. Aurreikuspenen arabera, BPG %1,2 jaitsiko da, eta 10.000 lanpostu galduko dira.
  • Gaur egun, lehentasunezkoa da hurrengo lau urteetan Euskadi bideratuko duen hitzarmen instituzional eta sozial handia lortzea. Epe luzerako esparru egonkorrak eduki beharko ditugu.
  • Behar besteko gaitasuna izan beharko dugu, enpresak berton geratu daitezen eta enpresa gehiago etorri daitezen. Izan ere, enpresak ez dira gurera iristen, kostu handiak ditugulako eta lan-harremanak urriak direlako.
  • Euskadiko lanpostuak ez dira Lan Eraldaketagatik galdu, oraindik ere bere horretan dirauten atzeraldi eta krisi ekonomikoagatik baizik.

ESCENARIO MACROECONÓMICO DE BIZKAIA

(Tasa de variación interanual en %) a 15 de mayo de 2013

tabla

BIZKAIKO BILAKAERA EKONOMIKOA

Inguruko gainerakoak bezala, Bizkaiko ekonomia %1,2 jaitsi zen iaz, munduko eta, batez ere, Europako ekonomian atzeraldia izan delako nagusi. Hori dela eta, ez dago suspertzerik. Lehenengo hiruhileko azken datuen arabera, gure lurraldeko BPG -%1,7koa izan da. Beraz, portaera ez da EAEn bezain txarra izan, enpleguaren eta industriaren arloko joera hobea izan da-eta. Enpleguaren adierazleak, hau da, Gizarte Segurantzako afiliazioa, langabezia eta EREpean dauden langileak kontuan hartuta, ageri-agerikoa da gure lurraldeko egokitzapen gogorrena iazko urrira artekoa izan dela. Hortik aurrera, Euskadiko batezbestekoa baino motelagoa izango da gure jaitsieraren erritmoa. Oro har, Bizkaiko industriak egokitzapen handia egin behar izan zuen 2012. urtean. Hala ere, aurtengo lehenengo hiruhileko erregistroa ez da Euskadikoa bezain txarra izan, erauzketa-industrien portaera hobea izan delako eta, Petronorrek ekoizpenari berriro ekin ondoren, petrolioaren finketa eta kokeriak nabarmen hazi direlako.

….

Testuinguru honetan, esandakoa esanda, CEBEKen ustez gure lurraldeko ekonomiak %1,2 inguru egingo du atzera 2013. urtean. Hori dela eta, Euskadiko eta Espainiako ekonomiak bezala bilakatuko da. Aurton, urteko lehen zatian gertatuko da jaitsiera handiena, eta, hortik aurrera, atzeraldia ez da hain handia izango. Hazkuntza nekez iritsiko da, eta astiro-astiro agertuko da 2014an, aurreikusitako hazkuntza %0,8koa izango da-eta. Edonola ere, zenbait urte igaro beharko dira, krisia baino lehenagoko jarduera-mailara heltzeko.

 


KRISIARI AURRE EGITEKO NEURRIAK

 

Euskadin, hurrengo lau urteetan herrialdea bideratuko duen hitzarmen instituzional eta sozial handia lortu beharko da, eta esparru egonkorrak egon beharko dira epe luzeari begira. Alde horretatik, honako neurri hauek ezarri beharko dira:

1. Lanpostuen sorrera sustatzea eta, horretarako, ekonomia suspertzea eta enpresen jarduera bultzatzea. Oso gogoan izan behar dugu enpresak direla lanpostuak sortzen dituztenak. Hori dela eta, behar besteko neurriak ezarri beharko dira, jarduera ekonomikoa sustatu ahal izateko. Aitortu egin behar dugu enpresak eurak direla lanpostuak, jarduera ekonomikoa eta aberastasuna sortzen dituztenak. Horren ondorioz, euren jarduera bultzatu beharko dugu.

2. Ekonomia, enpresa, politika eta gizarte arloko eragile guztien arteko hitzarmena edo itun handia ezartzea. Eragile sozio-ekonomikook eta instituzioak gaur egungo egoera latzari buruzko diagnostiko bateratua egiteko ados jartzen ez bagara eta guztiok batera behar besteko neurriak hitzartu eta ezartzen ez baditugu, ez gara krisitik irtengo. Ahalik eta adostasun handiena daukan aurrez aurreko plan bateratua egin beharko dugu, egoera benetan larria da-eta.

3. ETE-ei eta familiei finantziazioa lortzeko erraztasunak ematea. Administrazioek beharrezko mekanismoak jarri beharko dituzte abian, susperraldi ekonomikoaren sustatzailea den finantziazioa lortu ahal izateko. Alde horretatik, CEBEKentzat oso albiste ona da Eusko Jaurlaritzako Laguntza Finantzariorako Programa abian jartzea, enpresek errazago lortu ahal izango dutelako kreditua.

4. Kostuetako lehiakortasuna hobetzea. Krisitik irteteko, lehiakortasun handiagoa izan beharko dugu. Hori dela eta, barne-balioa gutxitu eta enpresek jasandako kostuak murriztu beharko ditugu, baita soldata-kostuak ere, orain arte lanpostuak galtzean lortu delako emankortasuna areagotzea. Horretarako, ezinbestekoa da lan-merkatua malgutzea eta nazioartean lehiakorra izatea.

5. Industriaren jarduera bultzatzea. Industria Bizkaiko BPGren %20koa da. Etorkizunari begira, industriak bere protagonismoa berreskuratu beharko du, gure enpresen bihotza eta arima da-eta. Industriaren sektoreak honako hau guztia ematen digu: aberastasuna, goi-mailako lanpostuak, kanpo-proiekzioa, jakintza, esportazioak, berrikuntza… Horrez gain, enpresa sustatzaile handiak ere erakartzen ditu Euskadira. Geure industriaren alde egin beharko dugu, hau da, ekoizpen-ekonomiaren, jakintza-industriaren, berrikuntzaren, teknologiaren eta merkatu berrietako nazioarteko ezarpenaren alde. Produktu edo prozesu berriak sortu eta erakarri egin beharko ditugu. Gainera, kanpora irten diren enpresak izan dira krisiari ondoen aurre egin diotenak.

6. Fiskalitatea sustatzailetzat hartzea. Funtsezkoa izango da fiskalitatea politika ekonomikorako tresna moduan erabiltzea. Hartara, inbertsioa suspertu eta lanpostuak sortu ahal izango dira. Fiskalitateak enpresa-arloko eta etorkizunerako proiektu berriak bultzatzea eta erakartzea izan beharko du helburu, gure ekonomia suspertuko dute-eta. Bestetik, fiskalitateak ongizate-eskariari eman beharko dio erantzuna, baina, aldi berean, jarduera ekonomikoa bera ere suspertu beharko du. Hori dela eta, honako hauxe hartu beharko dugu kontuan:

.-Zerga-presio handiagoak ez du bermatuko diru-bilketak gora egingo duenik.
.-Euskal enpresak administrazioetako zergadun nagusiak dira.

7. Sustapen-jarduera eta inbertsio berriak bultzatzea. Enpresa-arloko eta balio erantsi handiko ekimen berriak sustatu eta kanpoko inbertsioak erakarri beharko dira. Horretarako, enpresa sortu berrientzako pizgarriak eta beste dirulaguntza gehigarri batzuk eman beharko dira.
8. Lan-harremanetarako eredu berria ezartzea. Eragile sozialon arteko harreman-esparrua partaidetzazkoagoa izan beharko da, eta guztion arteko lankidetzan nahiz konpromisoan egon beharko da oinarrituta. Euskadiko lan-harremanak Europako txarrenak dira, eta ez da halabeharrezkoa laneko gatazka-maila hain handia izatea. Gaur egungo inguruabarretan, ostera, ezin dugu halakorik onartu.
.-Enpresen fiskalitateak fiskalitate osoan daukan ehunekoa handiagoa da Euskadin (%34) Europan baino (%25).
.-Euskadiko Sozietateen gaineko Zergako tasa efektiboa Europako batezbestekoa baino handiagoa da.

GIZARTE ETA LAN ARLOA

“Ez dago benetako negoziaketa kolektiborik, baina erruduna ez da Lan Eraldaketa, sindikatuek enpresen lehiakortasunaren hobekuntzaren aurka erakutsitako jarrera baizik”

>Hitzarmen kolektiboak lehiakortasun-tresnak dira gure enpresentzat eta ez bakarrik sindikatuen aldarrikapenerako mekanismoak.
> Ez dago inolaz ere onartzerik negoziaketa-mahai guztietan enpresen plataformak gaitzetsi izana.
>Betidanik, CEBEKek enpresarien antolaera eta barne-malgutasuna areagotzea izan du helburu, iraizpenaren kostuen murrizketa eta egokitzapenak behin eta berriro aipatzen ibili beharrean.
>Negoziaketa kolektiboa ez da inondik inora enpresen eta euren ingurune ekonomikoaren adierazgarri.
>Ez dago lanpostuak Lan Eraldaketagatik galdu direla esaterik, jardueraren beherakada, lanpostuen galera eta Euskadiko milaka enpresaren desagerpena atzeraldiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioa izan direlako.
>Sindikatuek indarreko lan-legerian aurreraeraginari eta soldatei buruz xedatutakoa ezarri nahi ez dutenez, Bizkaiko hitzarmen kolektibo probintzialak desagertu egingo dira azkenean.
>Enpresarien aldarrikapen historikoa da aurreraeragina desagerraraztea, horren ondorioz negoziaketako alderdiek ezin dutelako zehaztu eta erabaki hitzarmen kolektiboetako zer klausula eta baldintzak iraungo duten indarrean sine die, unean uneko inguruabar ekonomikoak edonolakoak direla ere.
>ELAk eta LABek euren jarreraren eta aldarrikapenen gaineko ERANTZUKIZUNA onartu beharko dute gizartearen eta langileen aurrean.
>Euskadiko lan-harremanak Europako txarrenak dira. Estatuaren gaineratikoan, negoziaketa kolektiboa ez dago Euskadin bezala BLOKEATUTA.
>Gure enpresentzat, MOLDAGARRITASUNERAKO funtsezko tresna da barne-malgutasuna lortzeko neurriak ezartzea (talde profesionalak, lanaldiaren banaketa irregularra, mugikortasun geografiko eta funtzionala, derrigorrezko arbitrajea, soldatei buruz xedatutakoa ez ezartzeko erabakia…).
>KONFIANTZAN eta LANKIDETZAN oinarritutako lan-giroa egon beharko da gure enpresetan, enpresak eurak direlako lanpostuak eta ongizatea sortzen dituztenak.
>Enpleguaren gaineko fiskalitatea murriztu beharko da, lan-kostu handien ondorioz lanpostu gutxiago sortu eta mantendu daitezkeelako. Espainiakoa enpleguaren gaineko 6. zerga-presio handiena da Europan.

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×