HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (CEBEK) irabazi asmorik gabe sortutako lurraldeko enpresa-erakundea da, borondatezko kideak dituena eta federazioek, elkarteek eta enpresek osatua; elkartearen misioa da gizartearen aurrean eta elkartea osatzen dutenengan eragina duten instituzio publiko eta pribatuen aurrean gure elkartekideen interesak ordezkatzea eta defenditzea, betiere, enpresen lehiakortasuna hobetzea bilatuz.

Enpresa, elkarte eta federazio kopuruari dagokionez, Euskadiko enpresa elkarte nagusia da CEBEK.

CEBEK-en jarduerak dira ordezkaritza instituzionala, enpresa-intereseko ezaguera transmititzea, negoziazio kolektiboa kudeatzea eta enpresa-intereseko proiektuak garatzea; hori guztia, elkartekideen asebetetzea lortzeko helburuarekin, etengabeko hobekuntzaren eta kudeaketa eraginkorraren bitartez, haien beharrei aurrea hartuz eta behar horiek asez.

Bertsio txikia (4´)

Bertsio zabala (7´35´´)

CEBEK Bizkaiko Enpresarien Elkarteko kide izateko aukera dute Bizkaian egoitza edo lantokiak dauzkaten edo haien administrazio-kudeaketa Bizkaian zentralizatuta dauzkaten enpresek; baita Bizkaiko enpresek osatutako enpresa-elkarte edo –federazioek ere.

Konfederazioa Elkarketa Sindikalerako Eskubidearen Arauketari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legearen eta bere garapenerako arautegiaren babespean eratu zen. Bere sorrera eta jardueraren betearazpena askeak dira ordenamendu juridikoan enpresarien erakundeentzat zehaztutako esparruan. Bere barne-egitura eta funtzionamendua gardentasunaren eta bertako kideen partaidetzaren printzipio demokratikoen arabera arautzen dira.

Hona hemen konfederazioan ezarri beharreko araubide juridikoaren osagaiak:

  • Espainiako Konstituzioko 7. artikulua.
  • Elkarketa Sindikalerako Eskubidearen Arauketari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legea.
  • 19/1977 Legearen babespean eratutako erakundeetako estatutuen gordailuari buruzko apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretua.
  • Langileen Estatutuko seigarren xedapen gehigarria.
  • 1983ko martxoaren 4an onartutako eta erregistroan gordailatutako estatutuak.
  • Ordezkagarritasunez, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legea.

Horrez gain, CEBEKeko langileek, zuzendariek eta gobernu-organoetako kideek 2013ko azaroan Zuzendaritza Batzordeak onartutako Kode Etikoa ere hartu behar dute kontuan.
(Kode Etikoa)

XEDEA eta HELBURUAK

Konfederazioko Estatutuetako 6. artikuluan xedatutakoaren arabera:

XEDEA:

  1. Merkatuko ekonomia askearen esparruan, enpresen jarduera defendatzea eta sustatzea.
  2. Susperraldi eta aurrerapen ekonomikoa bultzatzea.
  3. Zenbait ikuspegitatik, merkatu nazionalaren batasuna defendatzea.
  4. Kasuan kasuko legerian aurreikusitako baldintzak kontuan hartuta, bertako kideak instituzio eta kontsulta-organoetan ordezkatzea.
  5. Bertako kideentzako prestakuntzaren eta aholkularitzaren bidez, kudeaketa enpresarial eta profesionalaren hobekuntza sustatzea.
  6. Antzeko beste erakunde eta elkarte batzuekin harremanak eta trukeak sustatzea.
  7. Enpresarien eta euren jardueraren benetako irudia jendaurrean bultzatzea, gizartearentzako aberastasuna sortzen duen iturria da-eta.
  8. Bertako kideei euren jardueran eragina duten gai juridiko, ekonomiko eta enpresarial guztiei buruzko informazioa, aholkularitza eta laguntza ematea.
  9. Botere publiko, autonomiko eta estatalekin enpresarien jardueran eragina duten gai ekonomiko zein sozialei buruzko elkarrizketa garatzea eta enpresarien artean eragina duten erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzea.
  10. Beste indar eta solaskide sozial batzuekin harremanetan egotea, elkarrekiko ulerkuntza eta informazioa sustatzeko.
  11. Bertako kideentzako ebazpenak ematea eta gomendioak egitea, interes orokorreko gaietako ekintzak bideratu eta koordinatzeko eta bere helburuak hobeto lortzeko.

Helburu horiek ez dira inolaz ere interes ekonomiko eta sozialen defentsarako zein sustapenerako zehaztutako guztien kalterako izango.

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×