Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (CEBEK) irabazi asmorik gabe sortutako lurraldeko enpresa-erakundea da, borondatezko kideak dituena eta federazioek, elkarteek eta enpresek osatua; elkartearen misioa da gizartearen aurrean eta elkartea osatzen dutenengan eragina duten instituzio publiko eta pribatuen aurrean gure elkartekideen interesak ordezkatzea eta defenditzea, betiere, enpresen lehiakortasuna hobetzea bilatuz.
Enpresa, elkarte eta federazio kopuruari dagokionez, Euskadiko enpresa elkarte nagusia da CEBEK.
CEBEK-en jarduerak dira ordezkaritza instituzionala, enpresa-intereseko ezaguera transmititzea, negoziazio kolektiboa kudeatzea eta enpresa-intereseko proiektuak garatzea; hori guztia, elkartekideen asebetetzea lortzeko helburuarekin, etengabeko hobekuntzaren eta kudeaketa eraginkorraren bitartez, haien beharrei aurrea hartuz eta behar horiek asez.
Bertsio txikia (4´) |
Bertsio zabala (7´35´´) |
CEBEK Bizkaiko Enpresarien Elkarteko kide izateko aukera dute Bizkaian egoitza edo lantokiak dauzkaten edo haien administrazio-kudeaketa Bizkaian zentralizatuta dauzkaten enpresek; baita Bizkaiko enpresek osatutako enpresa-elkarte edo –federazioek ere.
Konfederazioa Elkarketa Sindikalerako Eskubidearen Arauketari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legearen eta bere garapenerako arautegiaren babespean eratu zen. Bere sorrera eta jardueraren betearazpena askeak dira ordenamendu juridikoan enpresarien erakundeentzat zehaztutako esparruan. Bere barne-egitura eta funtzionamendua gardentasunaren eta bertako kideen partaidetzaren printzipio demokratikoen arabera arautzen dira.
Hona hemen konfederazioan ezarri beharreko araubide juridikoaren osagaiak:
Horrez gain, CEBEKeko langileek, zuzendariek eta gobernu-organoetako kideek 2013ko azaroan Zuzendaritza Batzordeak onartutako Kode Etikoa ere hartu behar dute kontuan.
(Kode Etikoa)
Konfederazioko Estatutuetako 6. artikuluan xedatutakoaren arabera:
Helburu horiek ez dira inolaz ere interes ekonomiko eta sozialen defentsarako zein sustapenerako zehaztutako guztien kalterako izango.