HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Presentzia instituzionala

 

CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioan 6.000 enpresa baino gehiago daude, borondatez, bai zuzenean kide direlako, bai gaur egun CEBEK-eko bazkide diren 50 Elkarte eta Federazio Sektorialen bitartez. Bizkaiko patronalak enpresaburuen interes orokorrak defenditzen, ordezkatzen eta sustatzen ditu:

  • Ordezkaritza instituzionala: erakunde ezberdinetan aktiboki parte hartuz, enpresarien ahotsa helarazten du.
  • Lobbya: enpresei zuzenean eragiten dieten legeria, araudi eta erregulazioei dagokienez, bereziki, jarraipena egitea eta horiengan eragitea.
  • Tresnak sortzea: enpresen behar nagusiei erantzungo dieten tresna edo organismo berriak.
  • Enpresarien irudia: gizartean eta komunikabideetan Bizkaiko enpresarien balio positiboak sustatuz.
  • Elkarguneak: lanerako espazio komunak eta enpresarien arteko sinergiak sortzea ahalbideratuz.

CEBEK-EK ORDEZKARITZA DAUKAN ERAKUNDEAK

1 CEBEK-en bitartez.

      • Bilboko Portu Agintaritza
      • BEAZ, S.A. (Bizkaiko Enpresa eta Aurrerapen Zentroa)
      • Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera
      • Merkataritzaren Espainiar Konfederazioa (CEC)
      • CEPYME
      • CONFEBASK
      • Bilboko Gordetegi Frankoaren Partzuergoa
      • ELKARGI (Elkarrekiko Berme-baltzua)
      • ERAGINTZA
      • ETORPENSIÓN “Borondatezko Gizarte-aurreikuspeneko Erakundea”
      • FOGASA – Soldatak Bermatzeko Funtsa
      • SPEE Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa
      • INSS – Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala
      • Itsasoko Gizarte Institutua
      • MUTUALIA
      • SEED-CAPITAL
      • XERTATU FOROA (EGE) Bizkaiko Foru Aldundiko (BFA) Ekonomia Sustapenerako Saila

2 CONFEBASK-en bitartez.

      • CEOE
      • Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea (EEGB)
      • Lan Harremanen Kontseilua (LHK)
      • EUSKALIT – Kalitatea Sustatzeko Euskal Fundazioa
      • EUSTAT – Euskal Estatistika Erakundea
      • HOBETUZ, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa
      • IHOBE – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
      • Gizarte-elkarrizketarako Mahaia
      • OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
      • SPRI – Industria-sustapenerako eta –eraldaketarako Elkartea
      • UPV/EHU – Euskal Herriko Unibertsitatea
      • Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua
      • LANBIDE
      • Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua
      • Euskadiko Osasun Kontseilua
      • Gizarte Zerbitzuetako Euskal Kontseilua

3 CEOE-ren bitartez.

      • ACE – ACE—Iberoamerika-EB Enpresa-lankidetzarako Elkartea
      • BIAC – ELGA-ren aurrean, Enpresa eta Industria Aholku-batzordea
      • CICYP – Merkataritza eta Ekoizpeneko Amerika Arteko Kontseilua
      • ENE – Enplegatzaileen Nazioarteko Erakundea
      • LNE – Lanaren Nazioarteko Erakundea
      • EIEKB – Europako Industria eta Enplegatzaileen Konfederazioen Batasuna

 

ENPRESEN GIZARTE ERANTZUKIZUNAREN BIZKAIKO FOROA

Foro RSE

Foro RSE

Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE) ez da ekintza zehatz, noizbehinkako edo isolatu bat. Ikuspegi integratu eta etengabea da, enpresa baten kudeaketa programetan eta politiketan balio etikoak txertatzen dituena. Azken batean, kudeaketa ireki, zintzo eta gardena suposatzen du, berdintasunera eta elkartasunera irekita dagoena.

Dena dela, esan genezake gizartearekiko ekintza arduratsu orok ondorengo ezaugarriak eduki behar dituela:

 

  • borondatezkoa izatea
  • ekintza iraunkorra izatea eta ez zehatza,
  • izaera etikoa nagusi izatea eta
  • gardena izatea

Enpresen Gizarte Erantzukizuneko BIZKAIA FOROA 2005ean eratu zuten Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK), Euskadiko Elkarte Laboral Taldeak (ASLE) eta Bilbao Bizkaia Kutxak (BBK).

Foroaren nahia da Bizkaiko enpresen artean Gizarte Erantzukizuna sustatzea eta hedatzea eta, aldi berean, enpresei haien lehiakortasuna hobetzen laguntzen die, Gizarte Erantzukizunaren bitartez. Beste ekimen batzuen artean, haien praktika egokiengatik Bizkaian sozialki ondoen ikusita dauden enpresen urteko zerrenda egiten du.

Aitorpen hori eskuratzeko, enpresek, FOROAREN dagokion azterketaren ondoren eta EGErekiko konpromisoa hartzeko adierazpenaz gain, argi utzi behar dituzte haien praktika egokiak.

Enpresen Gizarte Erantzukizunaren hiru ardatzei dagokienez:

  • Interes-taldeei lotutako enpresaren emaitzak
  • Gizarte Kohesioa
  • Ingurumenarekiko, inguruarekiko eta gizartearekiko konpromisoa

Enpresen Gizarte Erantzukizunaren definizioak, sozialki enpresa arduratsua izatearen abantailak, EGE langileekin aplikatzearen abantailak eta beste onura batzuk. (Jaitsi)

 

 

Gizarte eragile bezala, CEBEK Bizkaiko eremuan sektorekako negoziazio kolektiboarekiko konpromisoa daukan erakundea da; negoziazio horrekin, enpresek eskatzen duten zerbitzu bat emateaz gain, gizarte eta lan arloan rol egituratzaile eta egonkortzailea betetzeko zuzenean laguntzen duen uste osoa dauka.

NEGOZIATUTAKO HITZARMENEN ZERRENDA

1 INDUSTRIA: 11 hitzarmen.

  • Industria Siderometalurgikoa
  • Eraikuntzako Materialak eta Aurrefabrikatuak
  • Eraikuntza
  • Arte Grafikoak
  • Arrain Kontserben Industria
  • Berogailu-instalatzaileak
  • Hormigoia eta Harrobiak
  • Egurraren industria
  • TKafe-txigortzaileak
  • Harria eta Marmola
  • Larrukigintzaren Industria

2 ZERBITZUAK: : 10 hitzarmen.

  • Ontzi-kontsignaziodunak, Estibatzaileak eta Garraio-kudeatzaileak
  • Gasolina-zerbitzuguneak
  • Merkantzien Garraioa
  • Kirol-lokalak eta Zelaiak
  • Farmazia-bulegoak
  • Bulegoak eta Langelak
  • Osasun-establezimenduaks
  • Garajeen Taldea
  • Eraikin eta Lokalen Garbiketa
  • Hirugarren adinekoen Bizkaiko Zentroak

3 MERKATARITZA:: 9 hitzarmen.

  • Altzarien komertzioak
  • Fruta eta Barazkien Biltegizainak
  • Ardo eta Likoreen Biltegizainak eta Botilaratzaileak
  • Komertzioa Orokorrean
  • Metalaren Komertzioak
  • Elikagaien Komertzioak
  • Oihalgintzako Komertzioak
  • Larru eta Oinetakoen Komertzioak
  • Tindategiak eta Ikuztegiak


Hitzarmenak eta Soldaten Taulak Lan Arloa eta Negoziazio Kolektiboa atalean ikus ditzakezu

 

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×