CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioan 6.000 enpresa baino gehiago daude, borondatez, bai zuzenean kide direlako, bai gaur egun CEBEK-eko bazkide diren 50 Elkarte eta Federazio Sektorialen bitartez. Bizkaiko patronalak enpresaburuen interes orokorrak defenditzen, ordezkatzen eta sustatzen ditu:
Foro RSE
Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE) ez da ekintza zehatz, noizbehinkako edo isolatu bat. Ikuspegi integratu eta etengabea da, enpresa baten kudeaketa programetan eta politiketan balio etikoak txertatzen dituena. Azken batean, kudeaketa ireki, zintzo eta gardena suposatzen du, berdintasunera eta elkartasunera irekita dagoena.
Dena dela, esan genezake gizartearekiko ekintza arduratsu orok ondorengo ezaugarriak eduki behar dituela:
Enpresen Gizarte Erantzukizuneko BIZKAIA FOROA 2005ean eratu zuten Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK), Euskadiko Elkarte Laboral Taldeak (ASLE) eta Bilbao Bizkaia Kutxak (BBK).
Foroaren nahia da Bizkaiko enpresen artean Gizarte Erantzukizuna sustatzea eta hedatzea eta, aldi berean, enpresei haien lehiakortasuna hobetzen laguntzen die, Gizarte Erantzukizunaren bitartez. Beste ekimen batzuen artean, haien praktika egokiengatik Bizkaian sozialki ondoen ikusita dauden enpresen urteko zerrenda egiten du.
Aitorpen hori eskuratzeko, enpresek, FOROAREN dagokion azterketaren ondoren eta EGErekiko konpromisoa hartzeko adierazpenaz gain, argi utzi behar dituzte haien praktika egokiak.
Enpresen Gizarte Erantzukizunaren hiru ardatzei dagokienez:
Enpresen Gizarte Erantzukizunaren definizioak, sozialki enpresa arduratsua izatearen abantailak, EGE langileekin aplikatzearen abantailak eta beste onura batzuk. (Jaitsi)
Gizarte eragile bezala, CEBEK Bizkaiko eremuan sektorekako negoziazio kolektiboarekiko konpromisoa daukan erakundea da; negoziazio horrekin, enpresek eskatzen duten zerbitzu bat emateaz gain, gizarte eta lan arloan rol egituratzaile eta egonkortzailea betetzeko zuzenean laguntzen duen uste osoa dauka.
Hitzarmenak eta Soldaten Taulak Lan Arloa eta Negoziazio Kolektiboa atalean ikus ditzakezu