HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

CEBEK-en PLAN ESTRATEGIKOA

LEHIAKORTASUNA ETA JASANGARRITASUNA

1.- Enpresen jarduera sustatzea:
- Instituzio publiko eta pribatuekin lankidetza-hitzarmenak garatzea, enpresen lehiakortasuna eta jasangarritasuna sustatu ahal izateko.
- CEBEKen sorrera-jarduera sendotzea.
- Laneratzeko prozesua eta lanbide-heziketa sustatzea.

2.- Lan-esparru berria kudeatzea:
- Hurbil-hurbiletik eta haien premien jakitun, enpresentzako eta enpresarien elkarteentzako erreferentea izatea, haien lan-harremanak beste era bateko esparruan kudeatzeko.
- Enpresen antolakuntzaren moldagarritasuna eta malgutasuna bultzatzea.
- Enpresetako pertsonen kudeaketa sustatzea.
- Ezbeharren kopurua murriztea.

ORDEZKARRITASUNA

1.- CEBEKeko kideen afiliazioa handitzea.
2.- Enpresa eta elkarte kideen interesen araberako defentsa eta ordezkaritzarako ekintza instituzionala suspertzea eta sistematizatzea. Izan ere, guztiek antzeman eta aitortzeko modukoa izan beharko da, eta, aldi berean, agerpen eragingarria ere izan beharko du gizartean: IRITZIA ZEIN DEN JAKITEA, ERAGINA EDUKITZEA, KOMUNIKATZEA ETA ZABALTZEA.
3.- Enpresetako zuzendari eta kontseilariei jarduera eta zerbitzu bereziak eskaintzea: familia-enpresa, aliantzak…
4.- Kideen partaidetza suspertzea eta bultzatzea: premien atzipena, gogobetetasuna, eskaintzaren komunikazioa, partaidetza-maila…

ERAGINKORTASUNA

1.- Diru-sarreren iturriak ziurtatzea, helburuak lortzeko eta erakundearen xedea zein ikuspegia betetzeko:
- Instituzio publikoetan hainbesteko mendetasunik ez dutenen aldeko diru-sarreren iturrien oreka hobetzea: diru-sarreren iturriak antolatzea.
- Instituzio eta erakunde pribatuekiko aliantzen sarea berrikustea eta indartzea, balio erantsia eskaintzen dutenean.

2.- Erakundearekin konpromisoa daukan giza talde egokia edukitzea:
- Behar den moduko barne-komunikazioa bermatzea.
- Langileen garapen profesionala eta prestakuntza sustatzea.

ENPRESAK ETA CEBEKek ERAKUNDE ORDEZKARI MODUAN DAUKAN ZEREGINA DEFENDATZEA

1.- Enpresarien erakundea den CEBEKen zereginaren defentsa instituzionala egitea. CEBEK bera sendotzea, lurraldeko enpresarien erakunde adierazgarriena izan dadin.

2.- Enpresarien eta enpresen pertzepzioa hobetzea:

- Enpresen zereginari prestigioa ematea, ongizatea eta lanpostuak sortzen dituztela kontuan hartuta.- Doktrinaren eta komunikazioaren arloko ahalegina bikoiztea.
- Gizarte-erantzukizundun kudeaketa etikoaren kulturan sakontzea.

3.- Ingurune eta gizartearekiko harremanean sakontzea.

XEDEA

BIZKAIKO ENPRESARIEN KONFEDERAZIOA (CEBEK) lurraldeko enpresarien erakundea da. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, bertarako atxikimendua borondatezkoa da eta federazioak, elkarteak zein enpresak dira bertako kideak. Bere xedea bertako kideen interesak gizartearen eta instituzio publiko zein pribatuen aurrean ordezkatzea eta defendatzea da, bertako kideen jardueran eragina dutenean. Horrez gain, enpresen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzea ere izango da bere xedea.
Alde horretatik, honako hauexek dira CEBEKen jarduerak: ordezkaritza instituzionala, enpresentzat interesgarria den jakintzaren igorpena, negoziaketa kolektiboaren kudeaketa eta enpresentzat interesgarriak diren proiektuen garapena. Horrela, bada, bertako kideen gogobetetasuna lortzen du, eta haien premiei aurrea hartu eta erantzun egiten die, etengabeko hobekuntzaren eta kudeaketa eraginkorraren bidez.

IKUSPEGIA

CEBEKek honako hauexen aitorpena lortu nahi du:

• Bertako kideena, Bizkaiko enpresarien erakunde adierazgarriena da-eta. Izan ere, haien eskariei ematen die erantzuna, bertan garatutako jardueren eta pertsonen arduraldiaren bitartez.
• Bizkaiko enpresena, enpresen lehiakortasunaren eta jasangarritasunaren hobekuntzarekin konpromisoa daukan erakundea da-eta.
• Instituzio publiko eta pribatuena, lurraldeko garapen ekonomikoarekin, aurrerakuntza sozialarekin eta lankidetza publiko pribatuarekin zerikusia daukan guztian haien solaskidea da-eta.
• Gizartearena, Bizkaiko garapen ekonomiko eta sozialarekin konpromisoa daukan erakundea da-eta.

BALIOAK

Erakundearen lan-talde profesionalaren jokabidea nahitaez gidatu behar duten kontzeptu funtsezko eta oinarrizko bezala ulertuta, CEBEK-en ondorengo balioak azpimarra ditzakegu: konpromisoa, profesionaltasuna, sormena, taldeko lana eta gure elkartekideen asetzea.

  • Konpromisoa; enpresa Gizartearentzako aberastasun eta ongizate sortzaile bezala lotuta ulertzen dugu kontzeptua.
  • Profesionaltasuna, bazkideen eskaeren aurrean dauzkagun gaitasun eta dedikazio bezala ulertuta. Halaber, profesionaltasuna bikaintasuna, lehiakortasuna, zehaztasuna, eraginkortasuna, dinamismoa eta garapen profesionala bezala ere ulertzen dugu.
  • Sormena ideien sorkuntza, ekimen indibiduala, lidergoa, erakundeari egindako ekarpena, eta gure funtzioak betetzeko berritasuna direla ulertzen dugu.
  • Taldeko lana konpetentzia sanoa, bazkideekiko errespetua, komunikazio gardena eta prestasuna direla ulertzen dugu.

Hori guztia, gure balio gorena aplikatuz, hots, gure bazkideen gehienezko asetzea lortzea etengabe, haien eskaerei eraginkortasunez eta azkar erantzunez.

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×