HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Gobernu-organuak

organos_gobierno_eus

Iñaki Garcinuño, CEBEKeko lehendakaria

Aurreko hilabeteetan garatutako hauteskunde-prozesuaren ondoren, 2013ko maiatzaren 22an, Iñaki Garcinuño Zabala CEBEKeko presidente berri izendatu zuten. Garcinuñok José Mª Vázquez Eguskiza ordezkatuko du karguan, 20 urtez CEBEKeko presidentea izan ostean berriro ez aurkezteko erabakia hartu zuen-eta.

Garcinuñok CEBEKeko batzar berriaren gehiengoaren babesa lortu zuen. 41 urte ditu, euskalduna da, ezkonduta dago eta 2 seme-alaba ditu.

Zuzenbidean lizentziatu eta Espezialitate Ekonomikoan diplomatu zen Deustuko Unibertsitatean (abokatu ekonomialaria edo Zuzenbide Ekonomikoa). Banco de Vasconian (Popular Taldea) lan egin ondoren, 1996an “Garcinuño Comunicación Grafica” familia-enpresan hasi zen lanean. 1999. urtean, enpresako gerentzia hartu zuen bere gain bi lehengusurekin batera.

2008an, Bizkaiko Arte Grafikoetako Elkarteko presidente izendatu zuten, eta, 2012ko abenduan, kargua berritu zuen. Aldi berean, FEIGRAFeko Zuzendaritza Batzordean ere sartu zen (Espainiako Industria Grafikoetako Enpresarien Federazioa). 2009ko maiatzean, CEBEKeko Zuzendaritza Batzordean nahiz Batzorde Betearazlean sartu zen, eta, 2010eko martxoan, Bilboko Merkataritza Ganberako osoko bilkurako kide aukeratu zuten. Garcinuño 4 urterako agintaldirako aukeratu dute CEBEKeko presidente.

Zuzendaritza Batzordea

JUNTA DIRECTIVA CEBEK 2017.xlsx

Auditoriako Batzordea eta Zuzendaritza Batzordeko izendapenak

Zuzendaritza Batzordearen eskumenei inolako kalterik egin gabe, honako hauxe da bere xedea:

  • CEBEKeko eta IFEko Kontuen Egoera aztertzea eta ikuskatzea.
  • CEBEKeko eta IFEko langileen kontratazioak ikuskatzea edota langileen egokitzapenak egitea.
  • CEBEKeko eta IFEko langileen oraingo eta etorkizuneko ordainsarien politika zehaztea.
  • CEBEeko Kode Etikoa betetzen dela bermatzen duen organoa izatea, Kode Etikoa hartzaile guztiek jaso eta ezagutzen dutela ziurtatzea, sortu daitezkeen gatazkak konpontzea eta ez-betearazpenagatiko ohartarazpenak edo salaketak ebaztea.
  • Aurretiaz zehaztutako maiztasunaz, Zuzendaritza Batzordeari gai horiekin lotutako informazioa ematea.

Presidenteak proposatuta, Iñaki Garcinuño, honako hauexek osatzen dute Auditoriako Batzordea: presidentea; Fernando Olmos, CEBEKeko presidenteordea; eta Fernando Irigoyen, diruzaina eta idazkari nagusia, Francisco Javier Azpiazu.

Kode Etikoa

2013ko azaroan, presidenteak proposatuta, CEBEKeko langileek eta bertako gobernu-organoetako kideek derrigorrean bete beharreko kode etikoa onartu zuen Zuzendaritza Batzordeak.

Kudeaketaren Organigrama

Bere prozesu guztien betearazpen-mailaren jarraipen orokorra egiteko moduko plangintzapeko informazio objektiboa lortu nahian, CEBEKek Prozesukako Kudeaketa ezarri du kudeaketa eraginkorra bezain egokia etengabe hobetzeko diseinatutako tresna moduan.

Organigrama CEBEK

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×