HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Nazioartekotzea

Bizkaiko enpresek ingurune geroago eta konplexuago eta zalantzagarriagoetan lan egin behar dute. Mundializazioa, globalizazioa eta, orobat, munduko herrialde eta ekonomia ezberdinen arteko goraka doazen elkarrekiko harremanek enpresa-erakundeak urruneko eta duela urte batzuk arte pentsaezinak ziren merkatu, lehiakide eta hornitzaileei aurre egin beharra dakar. Nazioartekotzea dagoeneko ez da enpresa gutxi batzuen alternatiba bat eta, geroago eta gehiago da manamendu eta beharrizan bat, egungo munduan exijitzen diren lehiakortasun-mailei eusteari begira.

Testuinguru honetan, enpresa txiki eta ertainek nazioartekotzeko estrategia sartu behar dute lehentasunez haien negozioaren barruan, merkatuak hedatzeari begira (herrialde berrietara esportatuz) edo haien ekoizpen-kostuak murriztuz (osagaiak merke inportatuz).

Enpresa txiki eta ertainentzako nazioartekotzeko prozesua konplexua dela eta, CEBEK-ek enpresa elkartekideak atzerriko merkatuetara irten daitezen laguntzeko eta nazioartekotze hori hobetzeko hainbat jarduera garatzen du, ondorengo jarduketa-ardatzen bitartez:

  1. Enpresa txiki eta ertainetan nazioartekotze-prozesua optimizatzeko jardunaldiak eta tailerrak.
  2. Nazioartekotzerako enpresen arteko lankidetza sustatzea.

BANCO SABADELL BANKUAREKIN HITZARMENA

Jose María Vázquez Eguskiza Jaunak (CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko Lehendakariak) eta Pedro Sánchez Sologaistua Jaunak (SabadellGuipuzcoano Bankuko Lurraldeko Zuzendari eta Zuzendariorde Orokorrak) Bizkaiko enpresen nazioartekotzearen garapena bultzatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

Erakunde biek uste dute gure Herrialdearen etorkizunerako lehentasunezko kontua dela enpresak nazioartekotze-prozesuetan sartzea eta prozesu horiek aurrera eramateko beharrezko babesa eta aholkularitza edukitzea.

Hitzarmen horren ondorioz, CEBEK-eko enpresa elkartekideen eta Bankuko bezeroen esku jartzen da prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintza sorta bat, enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzearen esparruan.

Jarduera horietan, besteak beste, nazioarte-mailan adituak diren Bankuko kudeatzaile espezializatuek parte hartuko dute. Halaber, CEBEK-eko parte-hartzaileek kanpo-sarea erabili ahal izango dute eta nazioarte-mailako harremanak ezarri ahal izango dituzte, Bankuak bost kontinenteetan 2.000 korrespontsal baino gehiagorekin atzerrian sinatuta dituen hitzarmenak aprobetxatuz..

SabadellGuipuzcoano Bankuak bulego operatiboak dauzka Londonen, Parisen, Miamin eta Casablancan, eta ordezkaritzarako bulegoak, berriz, Brasil, Txile, Venezuela, Mexiko, Aljeria, India, Txina, Singapur, Turkia edo Arabiar Emirerri Batuak bezalako herrialdeetan. Halaber, Banku Filial edo Partaidetuen bitartez, presentzia dauka Andorra, Mexiko, Portugal, Dominikar Errepublika, Amerikako Estatu Batuak eta Hong Kong bezalako herrialdeetan.

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×