HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Lan-arriskuen prebentzioa

Aholkularitza

Lan-arriskuen Prebentziorako Fundazioaren finantzaketarekin, CEBEK-ek lan-arriskuen prebentzioari buruzko aholkularitza teknikoko zerbitzua jartzen du Bizkaiko enpresen eskura.

Aholkularitza- eta informazio-zerbitzu hori laneko segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko enpresariarekin lankidetzan aritzera bideratuta dago, enpresentzako ondorengo abantailak eskaintzen dituelarik:

  • Enpresentzako hizketakide inpartzialak gara.
  • Ez dago inongo interes ekonomiko edo komertzialik tartean.
  • Enpresaren ezaugarriak kontuan hartuta eskaintzen dugu aholkularitza.
  • Lan-arriskuen prebentzioari dagozkion praktika egokiak hautematen ditugu.

Gure zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke:

  • Telefonoz edo posta elektroniko bidez prebentzioarekin lotutako edozein zalantzari buruzko kontsultak egiteko: legeari dagozkion alderdiak, teknikoak, kudeaketari dagozkionak, etab.
    Zure kontsultak telefono bidez egin ditzakezu, 944002800 telefono zenbakira deituta; e-postaz, berriz, honako helbide elektronikora idatz dezakezu: mruiz@cebek.es
  • Enpresetara bisitak, laneko segurtasuna eta osasuna modu eraginkorrean ezartzeari buruzko aholkularitza eta informazioa eskaintzeko.

AZTERTU ETA HOBETU ZURE PREBENTZIO PLANA programaren bitartez, lan-arriskuen prebentzioari buruzko aholkularitza eta informazioa jasotzeko CEBEK-ek onetsitako prebentziorako teknikari baten bisita jasotzeko interesa izanez gero, 944002800 telefono zenbakira deituta edo posta elektroniko bidez adostu dezakezu hitzordua.

Honako hauen finantzaketarekin:

Fundación PRL

Laguntza Teknikoa

Lan-arriskuen prebentziorako legezko betekizunak betetzeak dakarren zailtasunaren eta prebentzioaren kudeaketa eskasak izan dezakeen inpaktuaren jakitun, CEBEK-ek “AZTERTU ETA HOBETU ZURE PREBENTZIO PLANA” PROGRAMA eskaintzen dizu; programa horren helburu nagusia da prebentzio plana hobetzeko aurrera eraman beharreko lehentasunezko ekintzak zeintzuk diren agerian jartzea.

Programa honek bi fase dauzka; lehenengoan, egoeraren argazkia egiten da eta, bigarrenean, enpresari bisita egiten zaio. Behin bi fase horiek gauzatu ondoren, hobekuntzarako plana definitzen da, bisitan jasotako alderdiak agerian utzi eta prebentzioaren kudeaketaren indarguneak eta hobetu beharreko arloak markatuko dituena.

Lan-arriskuen prebentziorako Fundazioak %100ean finantzatzen duen programa hori garatzeko, CEBEK-ek enpresaren esku jartzen ditu lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketan esperientzia handia duten teknikariak; hauek egoeraren ikuspegi objektibo, inpartzial eta independentea ekarriko diote enpresari. Interesa daukaten enpresek fitxa bidali beharko dute fax bidez (94 400 28 51), posta elektronikoz (ofernandez@cebek.es) edo www.cebek.es webguneko Agendaren bitartez (izen-ematea online). Proiektuak aurrekontuko zuzkidura mugatua dauka eta, behar izanez gero, CEBEK-ek berak ezarriko ditu parte hartzeko lehentasunak, honakoen arabera: lehenengo izena eman izana, jardueraren sektorea, prebentzio-antolaketa tipologia eta enpresaren tamaina.

Informazio osagarria nahi baduzue, jar zaitezte harremanetan Montserrat Ruiz Andrearekin (CEBEK-eko Proiektuen Arloa), 94 400 28 00 telefono zenbakira deituta edo mruiz@cebek.es helbide elektronikora idatzita.

tel_cebek 944002800

 

Honako hauen finantzaketarekin:

Fundación PRL

Praktika Egokiak

CONFEBASK-ek, ADEGI, CEBEK eta SEA elkarteekin batera, eraikuntza eta metalaren arloetarako Praktika Egokien Gida berria abiarazi du eta, oraingo honetan, 2003. urtean landutako gidan ez bezala, enpresa mota guztietan identifikatu ditu praktika egokiak, edozein dela ere enpresaren tamaina.

Proiektu hori Mutualiaren laguntzari esker gauzatu ahal izan da; izan ere, lan honetan Lan-arriskuen Prebentzioa ezarri eta hobetzeko euskal enpresek daukaten ardura isla dadin lagundu du.
Proiektu honen berehalako helburua izan da dauden praktika egokiak aurkitzea eta horien zabalkundea egitea, beste enpresa batzuentzako eredu eta erreferentzia gisa balio dezaten.

Hain zuzen ere, proiektuaren bertuteetako bat haren izaera praktikoa eta bertatik bertara jardutea izan da, irtenbide errealak hautemanez eta, horri esker, lortutako esperientziak beste enpresa batzuek errazago aprobetxa eta aplika ditzaten bidea erraztuz.

Confebask-entzat akuilagarria izan da enpresa parte-hartzaile guztien aldetik jasotako inplikazioa eta laguntza, proiektua garatzera haien denbora eta esfortzua bideratu baitute, eta, bereziki, haien ateak zabaldu eta euren esperientziak zabaltzeko prest azaldu direnena; izan ere, arrakastazko enpresa-estrategien bitartez, enpresa txiki eta ertain askok estrategia horiek eskuratzeko aukera ematen baita eta, horrela, prebentzioaren kudeaketan aurreratutako teknikak dituzten enpresen ingurune bat osatuz joatea ahalbideratzen da.

PRAKTIKA EGOKI BAT ZER DEN

Lantoki barruan aplikatzen ari diren eta lan-baldintzak hobetzea edota arriskuak murriztea lortzen duten kudeaketa metodo edo praktika zehatzak dira.

Eraginkorrak izan behar dira. Praktikan aplikatzerakoan haien eraginkortasuna erakutsi duten irtenbideak izan behar dira.

Legezko betebeharra ez den zein legezko betebehar bat eraginkortasunez betetzeko bereziki egokia den hura da praktika egoki bat. Benetan garrantzitsuena da lan-baldintzak hobe ditzala edo lan-arriskuak murriztu ditzala.

Azken batean, enpresa batean abiarazi diren lan-baldintzak hobetzeko edo arriskuak murrizteko eraginkorrak izan diren jarduketak eta beste enpresa batzuentzako eredugarriak izan daitezkeenak besterik ez dira.

HARTZAILEAK

Enpresa barruan aurkitzen dira proiektuaren hartzaile nagusiak. Horien artean, ondorengo taldeak bereiz ditzakegu:

Enpresako laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketan zeresana duten, baina gai horretan profesionalak ez direnak (adibidez, enpresako kudeatzaileak, sail bateko zuzendariak, prebentziorako ordezkariak, etab.).

Laneko segurtasuneko eta osasuneko profesionalak direnak (adibidez, izendatutako langileak, prebentzio-zerbitzukoak, enpresako medikuak eta beste espezialista batzuk).

Bigarren maila batean, enpresatik kanpo geratzen direnak ditugu, hala nola, estrategia politikoak diseinatzen dituztenak, lege-proiektuak lantzen dituztenak barne, ikerketa teknikoak egiten dituztenak, etab.

PROIEKTUA ZELA GARATU DUGUN

Proiektuak lanerako sei fase dauzka.

I. FASEA: Proiektua prestatzea eta antolatzea. Fase honetan antolaketa-eskema ezarri da eta proiektua nahikoa informazio eta bitartekorekin lantzen dela bermatu da.

II. FASEA: Proiektua zein sektorerengan garatzen den aukeratzea. Besteak beste, ondorengo irizpideak izan dira kontuan:

• Sektoreko ezbehar-tasa
• Sektorearen ordezkagarritasuna euskal eta europar ekonomian
• Biztanleria okupatua
• Enpresen tamaina
• Kalitate-faktoreen integrazioa sektorean

III. FASEA: Enpresa adierazgarrien aukeraketa. Oso sinpleak izanda ere lan-baldintzak hobetzeko edota arriskuak murrizteko aukera ematen dieten praktika egokiak dauzkatela uste duten enpresak identifikatuz.

IV. FASEA: Praktika egokiak aurkitzea edo identifikatzea. Arriskuen prebentzioan praktika onak aurkituz, ondoren, jarraian aipatzen diren irizpideen arabera, eraginkorrenak direla uste den praktikak aukeratzeko:

Praktika egokiarekin lortutako emaitzak: praktika egoki batek arrisku-mailak nabarmen murriztea ekarri behar du, honakoak, besteak beste:

• Laneko ezbeharrak edo gaixotasun profesionalak murriztea
• Langileen parte-hartzea handitzea
• Komunikazioak/erreklamazioak murriztea
• Deserosotasunak murriztea
• Gorabeherak murriztea
• Transferigarritasuna: Praktika beste enpresa batzuetan ezartzeko aukera
• Iraunkortasuna: Praktika egokiak eragin iraunkorra izan behar du
• Eratorritako onurak
• Neurriaren abantailak beste alternatiba batzuen aurrean
• Dagoeneko hautemandako antzerako adibideen existentzia, haien izaera aitzindaria sustatzen saiatuz

V. FASEA: Praktika egokien gidak lantzea eta zabaltzea. Sektorekako praktika egokien protokoloak edo gidak landu dira eta horiek ahalik eta enpresa gehienetan zabaldu eta ezarri dira.

VI. FASEA: Proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa.

AHOLKU BATZORDEA

Proiektuaren garapenerako, Aholku Batzorde baten aholkularitza eta laguntza izan dugu; ondorengoek osatzen dute batzorde hori:

• Leonardo López Aguado Jn. – OSALAN
• Alejo Fraile Jn. – Centro Nacional de Verificación de Maquinaria
• Genaro Gómez Etxebarria Jn. – Técnicos Prevencionistas Asociados
• Marta Urrutia And. – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia
• Manuel Guerrero Jn. – ADEGI
• Matías Gómez Jn. – CEBEK
• Iratxe Altamira And. – CEBEK
• Ainhoa Bóveda And. – SEA
• Enrique González Jn. – SEA
• Jon Bilbao Jn. – CONFEBASK
• Carmen Lezaola And. – CONFEBASK
• Mariola Serrano And. – CONFEBASK

 

Honako hauen finantzaketarekin:

mutualia

Lan-arriskuen prebentzioaren foroa

Lantoki batean enpresa ezberdinetako langileek bat egiten dutenean segurtasun-maila on bat lortzea ezinezko eginkizuna bihur daiteke, ez bada koordinazio egoki bat ematen. Enpresetako enpresa-jardueren koordinazioaren kudeaketaren garrantzia bi alderditan oinarritzen da; batetik, enpresa orok bete beharreko legezko betebeharra da eta, bestetik, lan-arriskuen prebentziorako behar operatiboa da.

Proiektu honen helburu nagusia da dauden arazoak konpontzea eta hobekuntzarako tresnak eskaintzea, enpresari nagusi eta titularren zein kontratatutako eta azpikontratatutakoen ikuspegitik; baita eragile ezberdinek osatutako foro bat ezartzea ere. 2009. urtetik, CEBEK-ek enpresa-jardueren koordinaziorako Foroa antolatzen dihardu; sektore ezberdinetako enpresak daude foro horretara atxikita eta, garatutako esperientzia ona dela eta, CEBEK-ek proiektuari buruzko informazioa eskaini nahi dizue eta proiektu hori indartu nahi du.

Lekua: CEBEK – Don Diego Lopez Haroko Kale Nagusia 50, 5. solairua – BILBO.
Data: Hiruhilero egingo zaie deialdia atxikitako enpresei.
Kostua: Doakoa

NORI ZUZENDUA

  • Lan-arriskuen Prebentzioaren gaian, enpresa-jardueren koordinazioaren kudeaketan zuzenean inplikatuta dauden enpresako arloetako Arduradunei zuzenduta dago Foroa.

METODOLOGIA

  • Saio bakoitzean, aditu talde batek azalpen teorikoa eskainiko du, laguntza tekniko gisa balio izango duena, eta ikaskuntza eta hausnarketari eta enpresa-jardueren koordinaziorako kudeaketaren oinarrizko tresna, euskarri eta metodologiak praktikan jartzeari bidea emango dioten hainbat dinamikaren bitartez, enpresek parte hartuko duten fase bat ere izango dute saioek.
  • Landuko gaiak jasoko dituen akta bat egingo da eta foroa osatzen duten kide guztiei bidaliko zaie, era horretan, “Foroaren Koadernoa” osatuz.

HELBURUAK

  • Enpresen arteko topagunea eskaintzea, Enpresa-jardueren Koordinazioaren arloan dauden arazoak aztertzeko eta kideen artean irtenbide praktikoak bilatzeko gunea izango dena.
  • Enpresa-jardueren Koordinazioaren esparruan enpresek dauzkaten arazo eta kezkei aurre egiteko tresnak eta irtenbideak eskaintzea.
  • Haien lehiakortasuna hobetzeko praktika eraginkor egokiak edo kudeaketarako praktika onak partekatzeko espazio bat eskaintzea enpresei.

FOROAN PARTE HARTZEKO MODUA

Lantoki batean enpresa ezberdinetako langileek bat egiten dutenean segurtasun-maila on bat lortzea ezinezko eginkizuna bihur daiteke, ez bada koordinazio egoki bat ematen.  Enpresetako enpresa-jardueren koordinazioaren kudeaketaren garrantzia bi alderditan oinarritzen da; batetik, enpresa orok bete beharreko legezko betebeharra da eta, bestetik, lan-arriskuen prebentziorako behar operatiboa da.

2009. urtetik, CEBEK-ek enpresen jarduerak koordinatzeko Foroaren bilerak antolatzen ditu; sektore ezberdinetako 50 enpresa baino gehiago daude hari atxikita.
Foro hori enpresen jardueren koordinazioa aplikatzerakoan lanean dauden arazoen gaiari heltzeko eta arazook partekatzeko espazio gisa sortu zen.
Lau urteko ibilbidearen ondoren, uste dugu garaia dela foroan Lan-arriskuen Prebentzioaren arloan askotariko sektoreengan eragina duten beste gai batzuei ateak irekitzeko, aurrerantzean ere eztabaidetako gai nagusia enpresen jardueren koordinazioa izango dela ahaztu gabe.

 

Atxikitzea fax bidez (94 400 28 51), posta elektronikoz (ofernandez@cebek.es) edo CEBEK-en webguneko Agendaren bidez (izen-ematea online) egin daiteke. Informazio osagarria nahi baduzue, jar zaitezte harremanetan Montserrat Ruiz Mitjans Andrearekin (CEBEK-eko Proiektuen Arloa), 94 400 28 00 telefono zenbakira deituta.

 

Honako hauen finantzaketarekin:

Fundación PRL

Txostenak

CEBEK-ek, 2011-tik AZTERTU ETA HOBETU ZURE PREBENTZIO-PLANA programa garatu du, Lan-Arriskuen Prebentziorako Fundazioak finantzatuta dagoena. Txosten hauek proiektuarenlau urteotako emaitza globalak jasotzen dituzte.

2015. urtean ere proiektu honetan lanean jarraituko dugu, Bizkaiko enpresetako segurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Honako hauen finantzaketarekin:

Fundación PRL

Legeriaren web tresna

Tresna honek 2015eko abenduaren 31ra arte eguneratuta indarreko Legeria jartzen du eskura eta eskuragarri dagoen informazioa kudeatzeko hainbat maila daude:

  • Arauen atala: Atal horretan, aplikatzeko lurralde-eremuaren edo kontsultatu beharreko gaiaren arabera ordenatuta jasotzen dira arauak. Europako Legeria, udal aplikazioko arauetara iritsi arte.
  • Informazioaren Kudeaketaren atala: erabiltzaileak kontsultak egin ditzake.
  • Eguneraketen atala: Legeriari dagozkion berritasunak azpimarratzen dira.
  • Indargabetutako Arauen atala.

Nabarmendu behar da arau bakoitzak identifikatzen duen fitxa bat daukala; fitxa horretan, dagokion arauarekin zerikusia duten arauak eta ze lurralde-eremuri eta gairi dagokion azaltzen da.

Tresnara sartu

 

 

Honako hauen finantzaketarekin:

Fundación PRL

2005etik aurrerako jakintzako zirkularretarako sarbidea

 

Ikusi zirkularrak

 

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×