HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Ingurumena

Sustantzia kimikoak erosteko kudeaketa aurreratua

Honako Gidak “Sustantzia Kimikoak Erosteko Kudeaketa Aurreratuko” prozesu bat ezartzeko Tailerraren ondorioak eta CEBEK-ek 2009ko maiatza-uztailean antolatutako Ondorioen Foroaren ondorioak jasotzen ditu.

Gidaren helburu nagusia da sustantzia kimikoak erosteko prozesua diseinatzen (horrelakorik ez badago) edo hobetzen (enpresak dagoeneko prozesuren bat baldin badauka) laguntzea, era horretan, ingurumenari eta laneko segurtasunari eta osasunari dagozkion aplikatu beharreko legezko betekizunei erantzuna emateko, Europako Parlamentuaren 1907/2006 zenbakidun Erregelamenduan eta Europar Kontseiluaren sustantzia eta prestakin kimikoen erregistro, ebaluazio, baimentze eta murriztapenari buruzko 2006ko abenduaren 18ko REACH Erregelamenduan ezarritako betekizunak kontuan izanda.

GIDA JAITSI (ZIP)

 

Berotegi-efektuko gas isurketak murrizteko praktika egokien gida

Gida honen helburua da enpresen berotegi-efektuko gas isurketak murrizteko hainbat gomendio ezartzea, garraioa, kontsumoak eta hondakinen sorkuntza bezalako esparruetan, protagonista nagusiak ekoizpen-jarduerak, zerbitzu-jarduerak eta abar dauzkaten erakundeetan aurreztea eta energetikoki eraginkorrak izatea delarik.

Horretarako, energiaren garrantziari eta energia aurrezpenak enpresa-jardueren isurketen murrizketarekin eta ingurumen-inpaktuarekin daukan zerikusiaren garrantzia jendarteratzeko eta guzti horretaz kontzientzia zabaltzeko izaera dauka. Gainera, gida honek enpresen jardueren eta kontsumoen berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko neurri sinpleak jasotzen ditu, posizionamendu sinple eta eskematiko batetik abiatuta.

GIDA JAITSI

 

Egin ezazu gehiago Gutxiagorekin, sar ezazu ingurumenaren aldagaia zure erosketetan

Honako gidaren helburua da ingurumenaren arloan sentsibilizatzea eta erosketa-prozesuan ingurumenaren aldagaia sartzeko tresnak ematea eta horiei buruzko informazioa eskaintzea.

Horregatik, enpresaren egunerokotasunean kontsulta azkarrak egiteko moduan diseinatuta dago. Bost atal nagusi ditu eta barne-kudeaketaren mailako gomendio orokorretatik hasi eta hornikuntza/ekipo baten erosketan edo zerbitzu baten kontratazioan kontuan izan beharreko legezko betebehar eta berariazko gomendioak ere jasotzen dira.

GIDA JAITSI
Acceso web Haz + con -

Klima-aldaketaren aurkako praktika egokiak

Klima-aldaketaren aurkako borrokan ezinbestekoa da guztion indarrak batzea, izan ere, energia-kontsumoen azturak aldatuta eta ekintza osagarriak garatuta bakarrik lor daiteke CO2 isurketak murriztea eta klima-aldaketa arintzea.

Praktika Egokien Gida egunerokotasunean aplikatzeko tresna da, klima-aldaketaren ondorioz sor daitezkeen kalte horiei aurre egiteko balio du, energia aurrezpenaren esparruan, energia berriztagarrien sustapenean eta eskura dauzkagun energia baliabideen erabilera jasangarriarekin lotutako kontzientziazio eta informazioaren garapenean.

Modu zuzen, sinple eta argian, informazio erakargarria eta hurbilekoa eskaintzen da, Gida didaktiko gisa; klima-aldaketaren aurrean, gure azturak hobetzen lagun diezaguketen aukera ugari erakusten dizkigu, eguneroko zeregin eta eginbeharretan.

Funtsezkoa da kontsumo arduratsuago baterantz joatea, teknologia berrien eta baliabideen erabilerarako gaitasunetan aldaketak egiteko aukera kontuan hartuz eta gure ingurunean mugikortasun jasangarriago baterantz aurrera eginez.

GIDA JAITSI

Ingurumenarekiko Erantzukizunaren Gida

2007. urtean, erantzukizuneko erregimen berria sartu zen ordenamendu juridikoan, ordura artekoengandik ezberdina, ingurumenarengan kaltea eragiten dutenek, kalte hori konpon dezaten. Ingurumenarekiko erantzukizunaz ari gara eta, horren arabera, Administrazioak kalteak eragiten dizkietenei kalteok konpontzea exijitzeko ahalmena izango du. Eragile ezberdinek urrats asko eman dituzte betekizunak bete daitezen, horien aplikazioa arrazionalizatzea helburu duten tresna ezberdinen bitartez. Gida honek arrazionalizazio horren alde egin nahi du.

SEKTOREKAKO FITXAK

  • Janari-industria
  • Edarien ekoizpena
  • Egurraren eta kortxoaren industria, altzariak izan ezik
  • Arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioa
  • Industria kimikoa
  • Kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa
  • Metalezkoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa
  • Metalurgia: Burdinezko, altzairuzko eta burdin-aleaziozko produktuen fabrikazioa
  • Metalezko produktuen fabrikazioa, makineriak eta ekipoak izan ezik
  • Altzarien ekoizpena
  • Hondakinen bilketa, tratamendua eta ezabaketa; balorizazioa
  • Eraikinen eraikuntza

Ingurumenarekiko Erantzukizunaren Legearen Inplikazioen GIDA JAITSI

SEKTOREKAKO FITXAK

 

Karbono Arrastoa Kalkulatzeko Tresna

CCF.2010 tresna produktu edo zerbitzu baten karbono arrastoa estimatzeko gai den tresna da. Estimazio hori erakundearen, haren hornitzaileen eta banatzaileen kontsumo-datuetatik abiatuta egiten da. Tresna, beraz, bi zatitan bereizten da: lehenengoan, isurketen kalkulua egiteko abiapuntuko datuak sartzen dira; eta bigarrenean, CO2 tonetan jartzen dira emaitzak.

Emaitza horiek faseka (hornitzaileak, enpresaren jarduera, banatzaileak) zein orokorrean lor daitezke. Azken kasu honetan, posible da karbono arrastoa unitate funtzional bakarrari zehaztea (sortutako tonak, produktu kopurua, lan-orduak…), enpresaren jardueraren arabera.

CCF.2010 tresnak erabiltzailearentzat eskuliburu bat dauka, karbono arrastoa kalkulatzeko tresna errazago erabiltzeko balio duena. Eskuliburuak produktu edo zerbitzu baten berotegi-efektuko gasen isurketak kalkulatzeko kontuan izan diren faseak (hornitzaileak, enpresaren jarduera, banatzaileak) deskribatzen ditu, baita fase horietako bakoitzean ezarritako mugak ere.

Gainera, eskuliburuaren zati handi bat, tresnaren erabilera erraztu eta sinpleagoa egingo duten jarraibideen bitartez, erabiltzailea gidatzera bideratuta dago.

Tresna jaitsi (Excel)
Erabilera-eskuliburua

Isurketak Kalkulatzeko Tresna

Berotegi-efektuko gasen isurketak isurketen inbentario baten bitartez zenbatzea klima-aldaketa arintzera bideratutako edozein programa edo politika kudeatzeko eta bultzatzeko oinarrizko tresna da. Isurketen inbentarioek, alde batetik, berotegi-efektuko gasen iturri sortzaile ezberdinak ezagutzeko eta, bestetik, sortzen gasok sortzen diren sektore sentigarrienak ezagutzeko aukera ematen dute. Informazio horrekin, kudeaketa mota horri ekitea erabakitzen duen erakunde bakoitzak erakundearen berezko ezaugarriei erantzuna emango dieten berariazko ekintzak bultza ditzake.

Isurketen inbentario baten helburu nagusiak honakoak dira:

  1. Klimaren arrastoa murriztea.
  2. Inbentarioak erakundeari egokitzen zaizkion helburu eta konpromisoak ezartzeko aukera ematen du.
  3. Azkenik, isurketen inbentarioak isurketen aldi-bateko jokaera eta klima-aldaketa arintzeko ezarritako neurrien eragina aztertzeko aukera ematen du (urte ezberdinetako inbentarioen konparazioa).

Erakundeak sortzen dituen isurketen gutxi gorabeherako ideia bat emateko diseinatua izan da tresna. Tresna diseinatzeko, datu globalagoen asumitze eta estrapolazioak egin dira. Kalkulu zehatzago bat egiteko, beharrezkoa izango litzateke kasu bakoitzaren berariazko azterketa bat, kalkuluaren metodologian beharrezko berezitasunak sartuz.

Isurketen kalkulatzailea (Excel)
Erabilera-eskuliburua

Legeriaren web tresna

Tresna honek 2015eko abenduaren 31ra arte eguneratuta indarreko Legeria jartzen du eskura eta eskuragarri dagoen informazioa kudeatzeko hainbat maila daude:

  • Arauen atala: Atal horretan, aplikatzeko lurralde-eremuaren edo kontsultatu beharreko gaiaren arabera ordenatuta jasotzen dira arauak. Europako Legeria, udal aplikazioko arauetara iritsi arte.
  • Informazioaren Kudeaketaren atala: Erabiltzaileak kontsultak egin ditzake.
  • Eguneraketen atala: Legeriari dagozkion berritasunak azpimarratzen dira.
  • Indargabetutako Arauen atala.

Nabarmendu behar da arau bakoitzak identifikatzen duen fitxa bat daukala; fitxa horretan, dagokion arauarekin zerikusia duten arauak eta ze lurralde-eremuri eta gairi dagokion azaltzen da.

Tresnara sartu

Partaide:

LOGO DIPU

Salgai arriskutsuen foroa

Aurreko ekitaldietan zehar, enpresek salgai arriskutsuen garraioan eta zamalanen arloan zeuzkaten kezka eta arazoak berariazko foro (edo enpresen topaketa) baten bitartez bideratu zituen CEBEK-ek. Aipatutako foroaren emaitza bikainak ikusita, urtez urte berriro antolatu da.

Helburua nagusiak honakoak dira:

  • Salgai arriskutsuen esparruko arazo eta kezkak lantzea eta horiei irtenbidea ematea, foroa osatzen duten enpresen proposamenen arabera eta haiei lehentasuna emanda, bai enpresok forora atxikitzen diren unean, bai foro horrek martxan jarraitzen duen denboraldian zehar.
  • Praktika eraginkor egokiak edo kudeaketarako praktika onak partekatzeko espazio bat eskaintzea enpresei.

Foroa osatzen dutenek honakoa egin beharko dute::
Salgai arriskutsuen garraioan segurtasuneko aholkulariak izatea edota enpresaren jarduera horren esparruan ezaguera edota ardura izatea.

CEBEK-eko edo hura osatzen duten federazio eta elkarteetako enpresa elkartekideek bakarrik parte hartu ahal izango dute foroan.

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×