HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA

CEBEK – EDP HITZARMENA

 

edp

Hitzarmenaren bitartez, EDPk Bizkaiko enpresetan eraginkortasun energetikorako proiektuak sustatzeko eta garatzeko “Save to compete” programa jarri du abian.

Programa horri esker, enpresa onuradunetan kontsumo energetikoa murrizteko neurriak zehazten dira, eta, sortutako aurrezkien bidez, garapena zein finantziazioa sustatzen dira.

Faktura energetikoa murriztean, enpresak lehiakorragoak izan daitezke, eta euren hazkuntzarako behar dituzten baliabideak askatu ditzakete.

Kostua aurrezkien bidez kudeatzean, enpresek behar besteko neurriak garatu ditzakete proiekturako baliabide finantzariorik esleitu gabe.

Azken batean, eraginkortasun energetikoak bete-betean sustatzen du lehiakortasuna.

Honako hauxe eskaintzen du “Save to compete” programak:

  • Eraginkortasun energetikorako proiektu integratuak.
  • Egikera daukan enpresa sendoaren bermea.
  • Sortutako aurrezkiez ordaindutako prestazioak.

Enpresentzako abantailak:

  • Parte hartzeagatik baino ez, energia aurrezteko ahalmena zein den jakitea.
  • Eraginkortasun energetikoari begira ahalik eta irismen handiena duten neurriak zehaztea.
  • Faktura murriztea eta egindako inbertsioak berreskuratzeko epealdia mugatzea.
  • Aurrezkietan oinarritutako ordainketen plana zehaztea, enpresen inbertsio-premia zuzenak gutxitzeko.
  • Errendimendu-bermeak eskaintzen dituen konfiantzazko eta esperientziadun EDP enpresak neurriak garatzea.

Informazioa eta inskripzioak

Presentación del programa de apoyo e implementación de proyectos de eficiencia energética en empresas

Ponencia del Ente Vasco de la Energía en la Jornada Save to Compete de 04/06/2014: Actuaciones y Apoyos Públicos en Eficiencia Energética

Web orria: www.savetocompete.com

Informazio osagarria nahi izanez gero, CEBEKeko Montserrat Ruizekin jarri harremanetan. Tel.: 94 400 28 00. e-posta: mruiz@cebek.es.

 

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×