HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Berrikuntza

“Berrikuntza bilatuz enpresen lehiakortasunari laguntzea da CEBEK-en helburuetako bat eta elkartearen Berrikuntza Arloak berrikuntzarako ahalmena garatzen laguntzen die enpresei, ikuspegi bereziki praktiko batekin. Zentzu horretan, enpresek haien dinamiketan prozesu berritzaileak sar ditzaten eta berrikuntzaren estrategia enpresaren estrategian integratzeko, jarduerak abiarazten dira berrikuntzaren kudeaketaren jarduketa esparru ezberdinetan; enpresan eta enpresaren lidergoan berrikuntzaren kultura bat mesedetzen duten beste alderdi batzuk ere lantzen dira.

Geroago eta gehiago dira erakundearen etorkizunari aurre egiteko berritzeko beharra dutela ohartzen diren enpresak eta, horregatik, berrikuntza sustatzen da finantziazio mailan, prozesuen mailan, maila estrategikoan, negozio-ereduarenean eta intereseko beste gai espezifikoagoetan”.

EUROPA EUP! Europan Aukerak Antzemateko Zerbitzu Berria

CEBEKek zerbitzu hau sortu du, proiektuen finantziazio europarra sustatzeko, I+G+b nazioartean ezartzen laguntzeko eta Europan aukera berriak bilatzeko. Aurrerantzean, enpresei euren proiektuak Europara eramaten lagunduko diegu EUROPA EUP! zerbitzuaren bitartez.

cabecera-europaEUP

Une honetan, Bizkaiko enpresek EBko I+G+b-ren sustapenerako esparru europarrean sartzeko aukera eta premia dute. Gainera, lehiakide “berrien” aurrean ahulagoak direnez, inoiz baino laguntza handiagoa jaso behar dute.

2014-2020ko epealdiari begira, Europako Batzordeak 80.000 inguru milioi euro jarri ditu enpresen esku, HORIZON 2020 ezagunaren bidez arlo europarreko proiektu berritzaileak diruz laguntzeko. H2020 programak eskaintzen dituen aukerak oso-oso erakargarriak dira enpresentzat, tokiko eta nazio-mailako laguntzen programekin erkatuz gero, proiektuko aurrekontuaren %70 eta %100 arteko dirulaguntzak ematen dituelako eta itzuli behar ez direlako. Hori dela eta, tokiko eta nazio-mailako laguntzen programekin alderatuz gero, askoz zailagoa da fondo horiek lortzea:

• Proiektuak ez dira tokiko edo nazio-mailako beste proiektu batzuekin lehiatzen, Europa osoko proiektuekin baizik.
• Lehiakorrak izateko, Europako beste enpresa independente batzuekin lan egiteko proiektuak izan behar dira, eta ez da batere erraza atzerrian bazkide egokia aurkitzea.
• Europako Batzordeak zehatz-mehatz adierazi du zer topic edo gai jorratu behar dituzten proiektuek, eta funtsezkoa da proiektu bakoitzera ondoen egokitzen den programa zein deialdia aurkitzea.

Zer eskaintzen duen EUROPA EUP! zerbitzuak

Bantec Group CEBEKen laguntzailea da, eta I+G+b-ren kudeaketa integralean da aditua, baita Europako programetan proiektuak aurkezteko eta koordinatzeko aholkularitza estrategikoan nahiz ekintzetan ere. Talde horren eskutik, honako honexetarako laguntza emango dizugu:

1.- Proiekturako ideiaren bat dutenez, Horizon 2020 programara aurkeztu nahi duten enpresak. Proiektu erakargarririk baduzu, honako honexetan lagunduko dizugu:

• Proiektuaren ezaugarrien arabera call eta topic egokienak zehaztea.
• Atzerrian bertan ustezko bazkideak bilatzea, proiektua proposatzeko.

2.- Ideiarik eduki ez arren, Horizon 2020 programan parte hartu eta bazkide bila dabilen proiektuan sartu nahi duten enpresak. Arriskatu gabe hirugarrenentzat prest egon nahi izanez gero:

• Bantec Taldeak enpresaren profila sartuko du ustezko bazkideen datu-basean, eta bazkideak bilatzeko zenbait forotan egongo da ikusgai.
• Proiekturen bat aurkituz gero, erabakia hartzen lagunduko diegu.

EUROPA EUP! zerbitzuaren funtzionamendua

94 400 28 00 telefonoaren, CEBEKen http://www.cebek.es/consultas‐y‐contacto web orriaren edo jornadas@cebek.es posta elektronikoaren bidez gurekin harremanetan jarri eta Europan aukerak antzemateko EUROPA EUP! zerbitzua eskuratu nahi duzula adierazi besterik ez duzu.

Harremanetan jartzean, honako hauxe gertatuko da:

Proiekturako ideiaren bat duten enpresa interesdunentzat:

• Lan-bilera hitzartuko da Bantec Taldeko aditu batekin, proiektuaren oinarrizko egitura zehazteko:

- Helburuak
- Eragina eta balio erantsi europarra
- Ustezko bazkideak
- Proiektuko aurrekontuaren egitura

• Bilera horretan jorratutakoa kontuan hartuta, Bantec Taldeak proiekturako topic eta call egokienak zehaztuko ditu. Gainera, aukera argirik ez badago, enpresari berari esango diogu denborarik galdu ez dezan.
• Era berean, enpresaren proiektua foro egokietara eramango dugu, CIMA sare pribatuaren bidez proiekturako ustezko bazkideak aurkitzeko; eta, proiektuaren isilekotasunaren arabera, bazkideak bilatzeko sare publikoetara ere bai.
• Topica, calla eta sareetako erantzuna edukita, enpresak berak erabakiko du proposamena prestatuko duen ala ez.

Ideiarik eduki ez arren programan parte hartu nahi duten enpresentzat:

• Bantec Taldeko adituak enpresa-profila karakterizatzeko eskatuko du. Gero, Conference Calla antolatuko du zalantzak argitzeko.
• Bantec enpresaren ordezkaria izango da CIMA sare pribatuan nahiz bazkideen sare publikoetan. Ustezko proiekturik agertzen bada, lan-bilera egingo da enpresarekin, proiektuan parte hartzea egokia den ala ez erabakitzeko.
• Proiektua zehaztu eta alde onak zein txarrak balioetsi ondoren, enpresak berak erabakiko du parte hartu nahi duen ala ez.

Aurreko lorpenak erdietsitakoan, zerbitzuari amaiera emango zaio, eta ebaluazioa egiteko eskatuko diogu enpresari.

Hartzaileak

Gerenteak, berrikuntzako zuzendariak, berrikuntzako proiektu edo programetako arduradunak, ingeniaritzako edo produktuen garapeneko buruak eta, oro har, berrikuntzako proiektua garatu nahi duten ETE-etako ordezkariak, gaia, sektorea eta heldutasun-maila edozein direla ere. Aurton proiektua proposatzeko handigura baino ez dute izan behar.

Kostua

• Enpresa kideak: dohainik
• Kideak ez diren enpresak: 450 euro (BEZ barne)

Informazioa eta inskripzioak

Izena emateko orria faxez (94 400 28 51), e-postaz (jornadas@cebek.es) edo http://www.cebek.es web orriko Agendaren bidez (on line inskripzioa) bidali beharko da.

Kideak ez diren enpresek izena emateko kuota ordaindu beharko dute txeke nominatiboaren edo CEBEKen alde egindako transferentziaren bidez. Kutxabankeko kontuko IBAN kodea ES50 2095 0551 6220 0701 2792 izango da, eta honako erreferentzia hau jarri beharko dute bertan: “044 + ENPRESAREN IZENA”. Kasu guztietan, ordainketaren EGIAZTAGIRIAREN KOPIA ere bidali beharko da faxez.

Informazio osagarririk jaso nahi izanez gero, CEBEKeko Nieves Gamizekin jarri harremanetan: Tel.: 94 400 28 00. e-posta: ngamiz@cebek.es

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×