HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eseu

Negoziazio kolektiboa

CEBEK-ek, Bizkaiko enpresarien ordezkari goren gisa, negoziazio kolektiborako aholkularitza eskaintzen du. 30 bat hitzarmen negoziatzen ditu (sektoreko hitzarmen kolektiboen %75), 20.000 enpresatako 175.000 langileri (Bizkaiko sektoreko negoziazioak eragindako langileen %85) eragiten dietenak.

Gráfico Convenios de Aplicación

Aplikatzeko hitzarmenak

Horretarako, negoziaziorako esperientzia handia duten eta indarreko lan-araudia ondo ezagutzen duten lan-arloko abokatuak dauzka.

Negoziazio-prozesuaren parte bezala, CEBEK-eko enpresa elkartekideei ondorengo abantailak eskaintzen zaizkie, esklusiboki:

  • Enpresa-plataforma lantzerakoan eta sindikatu-plataformaren balorazioan irizpideen ekarpena egiteko aukera.
  • Egiten diren batzar guztietara joateko aukera.
  • Negoziazio-prozesuaren egoerari buruzko informazio zehatza.
  • Lortutako akordioei buruzko lehentasunezko informazioa.

CEBEK-EK NEGOZIATUTAKO HITZARMENEN ZERRENDA

Convenios-Bizkaia-31-11-16

Todos los convenios provinciales de Bizkaia se encuentran actualizados en el Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco

CEBEK-ek Enpresako Akordio Kolektiboen Negoziaziorako Zerbitzu bat dauka. Tresna berri honi esker, Lan-erreforma indarrean sartuz geroztik esparru honetan sortutako behar berriei erantzuna ematen zaie; Lan-erreforma berriak enpresako hitzarmenak gailentzen ditu negoziaziorako beste edozein esparruren gainetik.

CEBEK-en negoziazio kolektiboetarako zerbitzuaren bitartez, hala eskatzen duten enpresek negoziazio-prozesuan jarraituko den estrategia diseinatzeko aholkularitza jasoko dute; baita negoziazioaren xede diren gai ezberdinetarako proposamenak definitzeko eta lantzeko laguntza ere, eta lagun egingo zaie negoziazio kolektiboaren prozesuan.

Hala badagokio, CEBEK-ek desadostasuna kudeatuko du, beharrezko adiskidetze, bitartekaritza edo arbitrajerako laguntza emanez. Zerbitzu hori erabat neurriko baldintza ekonomikoetan eskaintzen da elkartekideentzat. Baldintza horiei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, ez ezazue zalantzarik izan eta jar zaitezte gurekin harremanetan.

Informazio gehiagorako, gure abokatuekin harremanetan jar zaitezkete.

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×