nola harpideku kokapena harremanetarako web mapa  ohar legala  L.O.P.D.    
 

1893. Produktoreen Bizkaiko Liga sortu zen.
 
1896. Bilboko Meatzaritza Zirkulua eratu zen.
 
1898. Produktoreen Bizkaiko Ligako kide ziren Metalurgiako eta Eraikuntzako enpresaburu talde batek sustatu zuen Bizkaiko Industria Zentroa (CIV) sortzea.
 
1899. Bizkaiko Industria Zentroa sortu zen, Bizkaiko produkzio eta ekonomia arloko interesak defendatzeko sortuta, ahalmen publikoen gaineko presio talde moduan.
 
1900. Ontzi-jabeen Elkartea burdingintza eta metalen gremioa, eta Eraikuntza Patronatuak sortu ziren.
 
1903. Meatzarien Nagusien Elkartea sortu zen.
 
1910. Sarrailagileen Elkartea jaio zen.
 
1911-12. Tentsio soziala. Nagusien elkarteetako federazio bat sortzeko saiakerek porrot egin zuten.
 
1914. Ontzi-jabeen Elkartea jaio zen.
 
1917. Arte Grafikoen Elkartea sortu zen eta Espainia Iparraldeko Banketxeen eta Bankarien Elkartea eratu zen.
 
1920. Industria Zentroak eta berari atxikitako gremioek 400 enpresa hartzen dituzte barne, eta horiek 30.000 langileri inguru lana ematen diote.
 
1932. Bizkaiko Industria Zentroak eta Produktoreen Bizkaiko Ligak euren zerbitzuak fusionatu zituzten.
 
1934. Bizkaiko Industria Zentroak eta Produktoreen Bizkaiko Legak Bizkaiko Industria eta Ekonomia entitateen Federazioa sortu zuten.
 
1939-77. Frankoren Diktadura urteek etenaldi bat suposatu zuten CIV-en. Bere zeregina enpresei aholkularitza ematean murgiltzen da.
 
1977. Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazio Nagusia (CEGEV) sortu zen.
 
1981. Bizkaiko Enpresa Zentroa (CEV) osatu zen.
 
1984. CGEV eta CEV fusionatu ziren eta Bizkaiko Industria eta Merkataritza Zentroa (CIMV) sortu zuten.
 
1999. Bizkaiko Industria eta Merkataritza Zentroak (CIMV) izena aldatu zuen eta Confederación Empresarial de Bizkaia - Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (CEBEK) deitzera pasa zen.
 
 

Gure bulegoetatik pasa eta eskatu CEBEK-eko Urteurrenaren liburura. Doakoa da.