InicioLlámanos
94 400 28 00
Contacto eseu

BBK-k eta CEBEKek 30 gazteri emango dizkiete bekak praktikak enpresatan egiteko

Copia de BBK-CEBEK 01reducida

BBK-k eta CEBEKek aurten Bizkaiko 30 gazteri emango dizkiete bekak praktikak enpresatan egiteko

  • BBK-k 60.000 euro bideratuko ditu beka-programa honetara
  • Langabezian dauden 18 eta 30 urte arteko hogeita hamarren bat gaztek praktikak egin ahal izango dituzte enpresatan bost hilabetez 1.842 euro gordin jasota
  • Programa honek aukera eman nahi die tituludunei enpresatan praktikak egiteko beren prestakuntza-aldian lorturiko ezagupenak garatuz
  • 1.302 gaztek hartu dute parte beka-programa honetan, eta horietatik %50 inguruk izan dute aukera praktikak egin dituzten enpresetan kontraturen bat lortzeko

 

Bilbo, 2015eko martxoaren 26a. BBK-k eta Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioak (CEBEK), programari euskarri juridikoa ematen dion Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, Bizkaian langabe dauden 30 gazteri bekak emango dizkiete prestakuntza-praktikak egin ditzaten enpresatan. Horretarako, beka-programa honen XIII. edizioko deialdia egin dute: izena emateko epea martxoaren 26an hasi eta apirilaren 30ean amaituko da. Programa honetara 60.000 euro esleituko ditu BBK-k. Programa hau aukera ona da gazteek enpresatan garatu ditzaten beren prestakuntza-aldian lorturiko ezagupenak. Gainera, titulazioa osatzeko prestakuntza-ikastaro bat egin ahal izango dute, eta horrela enpresaren funtzionamenduaren alderdirik garrantzitsuenen ikuspegi globala lortzeko aukera izango dute.

Bekak

Beka-programa honi esker, 18 eta 30 urte arteko hogeita hamarren bat gaztek beren prestakuntza eta beren lanbide-profila osatu ahal izango dute enpresatan.

Beka hauek goi-mailako prestakuntza-zentroetan lorturiko gaikuntzaren eta enpresek eskatzen dutenaren arteko tartea estali nahi dute, titulatu berrien integrazioa ahalbidetuz lan-merkatuan.

Bost hilabetez, bekadun gazteek aukera izango dute praktikak egiteko CEBEKen elkarturiko enpresetan, 2015eko ekainean hasi eta azaroan amaituz. Beka bakoitzak 1.842 euro izango ditu eta astean lau lanegun egin beharko dituzte, 25 ordu, astelehenetik ostegunera. Ostiraletan, prestakuntza-ikastaroa egingo dute, CEBEKek emana, nahitaezkoa eta 80 orduko iraupenekoa.

 

Eskatzailearen profila

Programa honetaz baliatzeko beharrezkoa da gazteek egoitza fiskala Bizkaian izan, 18 eta 30 urte artean izan, langabezia-egoeran egon eta Lanbide-n izena emanda egotea. Beren profil akademikoari dagokionez, goi- edo erdi-mailako unibertsitate-titulua izan behar dute, edo Goi edo Erdi mailako LH-ko prestakuntza-ziklo bat. Gainera, ezingo da aurrez BBK-k finantzaturiko beste praktika-programa batean parte harturikoa izan.

Titulaziorik berrienak dituztenek izango dute lehentasuna, eta beren titulazioaren arloan aurrez lan-harremanik izan ez dutenek.

 

BBK eta CEBEK beka-programa

Bi erakundeok, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko sailarekin lankidetzan, bultzaturiko beka-programaren hamabi edizioetan 1.302 gazteri eman diete beka eta guztira 2.521 enpresak hartu dute parte. Denboraldi horretan, praktikak egin dituzten enpresa horietan gero kontratua lortu duten gazteak %50 inguru izan dira.

 

 

BBK  y CEBEK becarán este año a 30 jóvenes de Bizkaia para realizar prácticas en empresas

  • BBK realiza una dotación económica de 60.000 euros a este programa de becas
  • Una treintena de jóvenes desempleados de entre 18 y 30 años podrá realizar prácticas formativas en empresas durante cinco meses, con una cuantía económica de 1.842 euros brutos
  • Este programa pretende dar la posibilidad a personas tituladas de realizar prácticas formativas en empresas desarrollando los conocimientos adquiridos durante su formación
  • 1.306 jóvenes han participado en este programa de becas, de los cuales alrededor del 50% han sido en las empresas en las que han realizado sus prácticas

 

Bilbao, 26 de mayo de 2015. BBK y la Confederación Empresarial de Bizkaia CEBEK, en colaboración con la Diputación Foral de Bizkaia -que proporciona el soporte jurídico al programa-, becarán a 30 jóvenes de Bizkaia en situación de desempleo para realizar prácticas formativas en empresas. Para ello han convocado una nueva edición, concretamente la número XIII, de este programa de becas, cuyo plazo de inscripción arranca  el 26 de marzo y finaliza el 30 de abril. La dotación total que realiza BBK a este programa asciende a 60.000 euros. El programa supone una oportunidad para que los jóvenes desarrollen en las empresas los conocimientos adquiridos durante su formación. Además, las prácticas incluyen el curso de formación complementaria a su titulación, que les permitirá obtener una visión global de los aspectos más importantes del funcionamiento de la empresa.

Las becas

Gracias a este programa de becas, una treintena de jóvenes entre 18 y 30 años podrán completar su formación académica con prácticas en empresas.

Estas becas pretenden cubrir la distancia existente entre la cualificación obtenida en los centros de formación superior y la que requieren las empresas, posibilitando la integración de las personas recién  tituladas en el mercado laboral.

Durante cinco meses, los jóvenes becados tendrán la oportunidad de realizar prácticas en empresas asociadas a CEBEK, que comenzarán en junio y finalizarán en noviembre de 2015. Las  becas están dotadas con 1.842 euros cada una y se desarrollarán a lo largo de cuatro jornadas laborales de 25 horas semanales, de lunes a jueves. Los viernes, el programa está destinado a un curso de formación  impartido por CEBEK, de asistencia obligatoria, con una duración de 80 horas.

 

Perfil del solicitante

Para optar a este programa es necesario que las personas beneficiarias, con residencia fiscal en Bizkaia, tengan entre 18 y 30 años, y estén en situación de desempleo e inscritas en Lanbide. Respecto a su perfil académico, deben poseer una titulación universitaria o  ciclos formativos de FP de Grado Superior o Grado Medio. Además, no pueden haber participado con anterioridad en ningún otro programa de prácticas financiado por BBK, ni haber mantenido relación laboral anterior en el área de su titulación.

Tendrán prioridad aquellas titulaciones de fechas más reciente.

 

Programa de becas BBK y CEBEK

Durante los doce años edición del programa de becas impulsado por ambas instituciones en colaboración con el departamento de Promoción Económica de Diputación Foral de Bizkaia, han becado a 1.306  jóvenes y han participado untotal de2.521 empresas. Durante este tiempo, el porcentaje de contratación posterior de jóvenes en las empresas en las que han realizado sus prácticas ha sido de alrededor de un 50%.

 

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×