nola harpideku kokapena harremanetarako web mapa  ohar legala  L.O.P.D.    
 
 

Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatutako elkarteak edo enpresak CEBEK elkartearen kide izan daitezke.

Bizkaian kokatutako enpresatzat joko dira gizarte helbidea edo lan zentroak Lurralde Historikoan dituztenak, edo negozioetako administrazio kudeaketa eta zuzendaritza eraginkortasunez bertan zentralizatuta dauzkatenak.

Enpresak CEBEK elkartera atxiki beharko dira lehen instantzian dagozkion federazioen edo elkarteen bidez, egongo balira.

JARRAITU BEHARREKO URRATSAK

1.- Behar bezala osatutako afiliazio fitxa bidaltzea, adierazitako lauki guztiak beteta, eta baimendutako pertsona bakoitzak orriak sinatuta.

2.- Ordaindutako azken TC2 agiriaren fotokopia bidaltzea. Kontuan hartuko diren langileak bakarrik besteren konturako langileak izango dira, beraz kideak edo autonomoak ez dira oinarritzat zenbatuko, kuotak kalkulatzerakoan.

Aipatutako fitxan entregatutako informazio osoa gehienezko konfidentzialtasun eta segurtasuneko printzipioen arabera tratatuko da, jakinarazitako datu baseei buruz LPD legeak ezarritakoari jarraiki eta Datuen Babeserako Agentziak ikuskatuko du. Aipatutako informazioa barne eta estatistika kontroleko ondorioetarako erabiliko da, eta ez, ordea, baimenik gabeko helburuetarako.