InicioLlámanos
94 400 28 00
Contacto eseu

Aldundiak eta CECOBIk aurten ere “BONO DENDA” kanpaina abiarazi dute, bizkaiko dendetan kontsumoa suspertzeko asmoz

Foto PresentacionBONODENDA 291113 Iaz bezala, bono hori BBKren zerbitzu askotarako edozein kutxazainetan eskuratu ahal izango da, 40 eurotan, eta kanpainari atxikirik dauden saltokietan 50 euroko erosketa egiteko eskubidea emango du

 

Astelehen honetatik (abenduaren 2tik) aurrera, 20.000 bono jarriko dira zirkulazioan 

 

“Bono Denda”k 2014ko urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dira kanpainari atxikirik dauden dendetan. Establezimendu horiek txikizkako salmentakoak izango dira, eta ezin dute 10 langile baino gehiago izan.

 

Ekimen honen bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak krisi ekonomikoa gordinen jasaten ari diren sektoreetako bat lagundu nahi dute

 

 Bilbon, 2013ko azaroaren 29an. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak (CECOBI) “Bono Denda” deritzon kanpainaren bigarren edizioa aurkeztu dute gaur. Ondokoa da kanpainaren xedea: Eguberri garaian sektorea laguntzea eta kontsumoa suspertzea. Aurten, kanpaina hori abenduaren 1ean hasi eta urtarrilaren 31n amaituko da, eta kanpaina horretan 20.000 bono jarriko dira zirkulazioan.

 

“Bono Denda” Bizkaiko Foru Aldundiaren 10 euroko diru-laguntza duen bonoa da, Bizkaiko herri eta hirietako dendetan edo hurbileko saltokietan erosketak egiteko balio duena. Horrela, bonoaren prezioa 40 eurokoa izango da, baina 50 euroko erosketa egiteko eskubidea emango du.

 

Bono hori abenduaren 2tik aurrera eskuratu ahal izango da BBKren zerbitzu askotarako edozein kutxazainetan, edozein kreditu-txartel edo zordunketa-txartelekin. Aldundiak eta CECOBIk bonoak eskuratzeko muga bat ezarri dute, eta pertsona batek ezin izango du bono bi baino eskuratu kreditu-txartel edo zordunketa-txartel bakoitzeko; hala ere, ez dago mugarik pertsona batek kontsumi dezakeen bono kopuruari dagokionez.

 

“Bono Denda” erosketa-egitate bakar batean baino ezin izango da erabili, halako moldez non bonoa ezin izango baita tiket edo faktura berean pilatu. Kontsumitzaileak mota horretako bono bakoitzeko erosketa bat egin ahal izango du, nahi adina aldiz, hau da, zenbat bono, hainbat erosketa.

 

Kanpaina honen xedea da hiriko dendetan eta hurbileko saltokietan kontsumoa sustatzea, hori baita krisi ekonomikoaren ondoreak bortitzen jasaten ari den sektorea. Zehatzago esanda, kanpaina hau 10 beharginetik beherako plantilla duten (autonomoak izan zein besteren konturako langileak izan) Bizkaiko saltokientzat xedaturik dago. Beste baldintza bat da txikizkako merkataritza arloan jardutea, zer produktu saltzen duten gorabehera. Aurten, irudi pertsonalaren arloko establezimenduak ere sartuko dira kanpainan.

 

Kanpaina honi atxikitzen zaizkion establezimenduetan marka bereizgarri bat jarriko da, ondo ikusteko moduko lekuren batean, erakusleihoan berbarako. Horrela, kontsumitzaileek erraz identifikatu ahal izango dituzte kanpaina honetan esku hartzen duten dendak. 

 

Balantze zeharo positiboa

 

Bizkaiko Foru Aldundiak eta CECOBIk aurten ere abian jarri dute kanpaina hau, aurreko edizioak izan zuen arrakasta ikusita. Izan ere, iaz agortu egin ziren jaulkitako 20.000 bonoak kanpaina amaitu baino astebete lehenago.

 

“Bono Denda”ren lehenengo edizio horretan 1.459 dendak parte hartu zuten eta kanpainak 1,6 milioi euroko salmentak eragin zituen; bono bakoitzaren erosketen batez besteko zenbatekoa 84,61 eurokoa izan zen.

 

Iaz kanpaina hau abenduaren 1ean hasi zen, eta hasiera batean urtarrilaren 5ean amaitzea aurreikusita bazegoen ere, ondorik zabaldu egin zen epealdi hori 2013ko urtarrilaren 31ra arte. Halaber, hasieran 15.000 bono jaulki ziren, eta ondoren beste 5.000 bono gehiago plazaratu ziren. 

 

LA DIPUTACIÓN Y CECOBI REEDITAN POR SEGUNDO AÑO LA CAMPAÑA “BONO DENDA” PARA REACTIVAR EL CONSUMO EN LOS COMERCIOS DE BIZKAIA

 

  • Como el año pasado, este bono se podrá adquirir en cualquier cajero multiservicio de la BBK por 40 euros y dará derecho a una compra de 50 euros en los comercios adheridos

 

  • A partir de este lunes, 2 de diciembre, se van a poner en circulación 20.000 bonos

 

  • Los “Bono Denda” podrán canjearse hasta el próximo 31 de enero en los comercios adheridos a la campaña, que deberán ser establecimientos de venta minorista y con no más de 10 trabajadores

 

  • La Institución Foral y la Confederación Empresarial de Comercio de Bizkaia pretenden apoyar con esta iniciativa a uno de los sectores que más está acusando la crisis económica

 

 

 

Bilbao, 29 de noviembre de 2013. La Diputación Foral de Bizkaia y la Confederación Empresarial de Comercio de Bizkaia (CECOBI) han presentado hoy la segunda edición de la campaña “Bono Denda”, dirigida a apoyar al sector y reactivar el consumo de cara a las fechas navideñas. Este año, la campaña abarcará desde el 1 de diciembre hasta el 31 de enero y durante la misma se pondrán en circulación 20.000 bonos.

 

El “Bono Denda”  es un bono que incluye una subvención de la Diputación de 10 euros para la compra en los comercios urbanos o comercios de proximidad de pueblos y ciudades de Bizkaia. Así, su precio, como el año pasado, será de 40 euros, pero dará derecho a realizar una compra de 50 euros.

 

Este bono podrá adquirirse a partir del 2 de diciembre en cualquier cajero multiservicio de la BBK, con cualquier tipo de tarjeta de crédito o de débito. La Diputación y CECOBI han establecido un límite de extracciones de bonos a dos unidades por tarjeta de crédito o débito, aunque no hay limitación en cuanto a la cantidad de bonos que una persona puede consumir.

 

Cada “Bono Denda” sólo se podrá utilizar en un acto de compra de manera que no podrán acumularse en un mismo ticket o factura. Sí podrán realizarse tantas compras como bonos de este tipo posea el consumidor.

Esta campaña está destinada a promover el consumo en el comercio urbano o de proximidad, que está acusando especialmente los efectos de crisis económica. En concreto, se dirige a aquellos comercios ubicados en Bizkaia que no superen los 10 empleados (ya sean autónomos o trabajadores por cuenta ajena) y que se dediquen al comercio minorista, vendan el tipo de producto que vendan. Este año, se incorporan también a la campaña los establecimientos dedicados a la imagen personal.

 

Los establecimientos que se adhieran a esta campaña lucirán un distintivo en lugar visible, como sus escaparates, de manera que puedan ser claramente identificados por los consumidores.

 

Balance muy positivo

 

La Diputación Foral de Bizkaia y CECOBI han reeditado esta campaña después del éxito registrado en su edición anterior, en la que se agotaron los 20.000 bonos emitidos una semana antes del cierre de la misma.

 

Esa primera edición de “Bono Denda” concitó la participación de 1.459 comercios y generó más de 1,6 millones de euros en ventas, con unas compra media por bono de 84,61 euros.

 

El año pasado, esta campaña arrancó el 1 de diciembre de 2012 y, aunque inicialmente estaba previsto que concluyera el 5 de enero, ese plazo se amplió posteriormente hasta el 31 de enero de este año. También inicialmente se emitieron 15.000 bonos y, posteriormente, se editaron otros 5.000 más.

Menu
El navegador que está utilizando es una versión obsoleta.

Para visualizar correctamente esta página le recomendamos que instale o actualice su navegadorSi, quiero actualizar mi navegador

×